Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Pentsamendu ilunak

Pentsamendu ilunak

telezaborra 2005/06/30 12:25

Orain bizpahiru hilabete regeton delakoa zer zen ez nekien. Viruete ren webgunean horri buruz hitz egiten zuten, baina niri ez zitzaidan inporta.

Baina gaur egun badakit zer den. Eta gorrotatzen dut. Udako jaiak nola pasako ditugun ikusten dut. Regeton gora eta behera. Azken bost urteotan jasan behar izan dugun boom latinoa ez omen da nahikoa izan, gehiago izorratu behar gaiztute.

Regetona entzutean hau da burura datorkidana.


Mundu berri batekin egiten dut amets, non Californiatik behera datozen musika guztiak debetatu egingo diren.

Dame más gasolinaaaaaaaaaaaaaaaaa



























etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Regeton kritikatzen duzu, baina benetako jarrera faxista agertzen duzu. Hor jarri duzun irudi hori, aproposa zaizu, benetan. Hedabideetatik zabaltzen, hedatzen duten kanta mota kritikatuz, Amerika osoko kantutegi osoa madarikatzen duzu. Madarikatua zu. Californiatik beherako guztia zaku berean sartuz. Homofobia, xenofobia, eta orain kantufobia sortu duzu, lagun. Sentitzen dut, baina regetoia maite ez dudan ein berean, gorroto ditut faxista guztiak. Californiatik gora, edo behera egon. Musika bizitzeko, musika dantzatzeko. Against fascism! paul eluard paul eluard 30/06/200518:08

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

badirudi bakar-bakarrik geratuko naizela regeton erritmoaren defentsan, baina tira, berdin zait...uste dut orain udan erritmo aproposena dela, gertu dantzatzeko, zure bikotearekin itsatsita...ze beroa...dena den, telezaborra jauna, orain dela gutxi internetetik bi web oso xelebreak aurkitu nituen, biak regeton-ari buruz...eta badirudi Ertamerikan eta Hegoamerikan pasada bat dela, hango gotzainek debekatu nahi dute: dantza amorala dela esaten dute, eta Peruko gotzainek prentsaurreko egin zuen "perreo" ilegala izateko eskatzeko (gora Eliza!) ; bi datu bakarrik: regeton da erritmoaren izena eta perreo dantzaren izena...mutilek txakurrarena egiten dute, neskeen atzetik eta hauek dira, beti beraien esanetan, katuak, eta katuarena egiten dute...arrei hurbiltzen dira, ohikatzen dute dantza egiten duten bitartean...datu gehiago beste egun batean... EUSKAL HERRIA REGETONEKIN BAT radiomakuto 01/07/200508:51

Xabi
Xabi dio:
2005/10/03 20:27

Ez dut pentsatu ere egin nahi zelako uda datorkigun gainera regeton puta horren erruagatik. Musika nazkagarria, hitz batean esanda.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

jaieton... sin comentarios.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Lotsagarria da tabernetako panorama. Gainera, kantu guztiek oinarri-erritmo berdin-berdina dute. Eta guk dena tragatu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.