Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / OT berria

OT berria

telezaborra 2005/07/02 01:43

Aspaldiko partez reality show batekin engantxatzeko gogoak nituen. GH eta La Casa rekin aspertuta nago.

OT ren lehen edizioarekin asko gozatu nuen. Lehiakideak, irakasleak, epaimahaia (gora Pilar Tabares !), nobedadea... Lehiaketaren talifana izan nintzen. Gero Popstars etorri zen. Batere arrakastarik izan ez zuena. baina nire tele-bihotzean lekutxoa lortu zuen.

OT2 bueno.... baina OT3 patetikoa izan zen. Gogoratzen al duzue OT3 ko lehiakideren baten izena? Nik ez....

Eta ostegunean Telecinco n OT4 hasi zen. Eta uste dut engantxatu egingo nauela:

* Ángel Llacer berreskuratu dute.
*Lehiakideek inuxente itxura dute. Ez dirudi OTra ospetsu bihurtzera joan direnik, GHn gertatzen den bezala.
*16 lehiakideentzako tokia dago, baina 17 dira. 1 ez da sartuko. Gustatzen zaizkit putada horiek.
*Telecincok egiten du, eta kate horretan realityak oso ondo egiten dituzte.

Bitxikeri bat, ez zaizue ezaguna egiten neska hau?

OTren edizio guztietan egon da, koroak egiten. Baina orain arte ile gorria zuen. Ez dakit zergatik, baina beti fijatu izan naiz berarengan. Eta ostegunean, ezustekoa, hau ere T5ra ekarri dute. Hala ere, orain ile urdiñarekin. Kolore aldaketaren zergatia ez dakit... T5ren kolorea delako?

etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Ni ere fijatu naiz berarengan. Tinteak gustuko ditu, antza.

radiomakuto
radiomakuto dio:
2005/10/03 20:27

Bart, gaueko ordu batean oheratu nintzen; hor izan nintzen, sofan, erdi lotan, OT-eko bigarren gala ikusiz, lagun batzuek etxera etorri ziren afaltzera eta patxarana dastatzen, OT ikusten, bati galdera bat bururatu zitzaion...Zer gertatu zen azkenean ARNY Auzian?? Gure Jesuliño Vazquez, Morankito, Arrasateko Xabi eta besteak aske atera ziren? Hemen barre egiteko esteka uzten dizuet http:/www.yonkis.com/w.php?id=147200516594.jpg

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.