Atentatua Londresen
Horrelako gauzak gertatzen direnean, asko gustatzen zaizkit USAko telebistek egiten dituzten infografia lanak. Gehienbat FOX ek. Gainontzeko kateetan ere bai, baina FOXekoak asko nabarmentzen dira horretan.
Oso grafiko eta irudi espektakularrak erabiltzen dituzte. "America Under Atack", "War aganist the terrorism" etabar.
Hemen Europan ez dute hainbeste arriskatzen, gauza sinpleagoak egiten dituzte.
Buf, tele5eko rotulo horiek nekagarriak dira, hainbeste mugimendu eta efekturekin. Bestalde, gauza bat nabarmendu nahi dut: Londoneko atentatua jakin denean, etb1ek bere programazioa eten du Gaur Egun berezia egiteko, Teleberrik berea egin ostean. Beranduxeago, Blair adierazpenak egiten hasi denean, berriro eten dute programazioa horren berri emateko; kasu honetan etb2n ez dute horrelakorik egin. Zorionak Maribel Aizarnari, lan txukuna egin baitu.