TV TOP
Gaur TV TOP programari buruz hitz egingo dizuet. Igande gauetan Telecincon.
Egia esan, programan entzuten diren off-ahots bereziei buruz.
Inoiz ikusi baduzue, jakingo duzue zertaz ari naizen. Bideoak sartzeko, off-ahotsak entzuten dira, ikusiko duguna iragarriz.
Adibide batzuk, (neure asmakizuna dira, baina horrelakoak dira):
"Se va el coche, se va por el barranquillo" entzungo dugu, eta jarraian ==> auto bat amildetigitik behera erortzen ikusiko dugu.
"Ten cuidao con la peloticaaaaaa" (zaragozar azentuarekin) ==> futbolari bati potroetan ostiakada ematen diote.
"Si es que las carga el diablo....." ==> USAn, tipo bat sartu da denda batera lapurtzeko asmotan, polizia etorri eta tiroka hiltzen dute.
Interneteko foro askotan jendeak gorrotatzen dituela irakurri izan dut askotan, baina niri grazia egiten didate. Telebista gutxiago ikusten hasi beharko dut...
Eta bukatzeko, nire faboritoa, ikusleen %95ak gorrotatzen duena....
TV TOP TV TOP, esto es pa veeeeeeeeeeeeeeeeerlo
Ez dut inoiz ikusi. :(