Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Gidoilarien tranpak (2)

Gidoilarien tranpak (2)

telezaborra 2005/07/14 10:45

Behin telesailetan gidoilariek ordenagailuekin egiten dituzten tranpei buruz hitz egin nizuen. Mota horretako tranpatxo asko erabiltzen dituzte, baina gaur ordenagailuetako arratoiei buruz hitz egingo dizuet.

Halako lekuetan, alergia al diete arratoiei?



Telesaileko ordenadoreetan sekula ez dute arratoia erabiltzen. Dena teklatuarekin egiten dute.

Gaizkileak 5 segundutan identifikatu, sateliteak mugitu, telefono-konpainiaren sistemetan sartu.... Gauza horiek egin ahal dituzte beren konputagailuetan, baina dena teklatuarekin.



Hori bai, beren pantailetan irudi eta grafiko ikusgarriak ikusten dira, beharrezkoak izan ez arren.





etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Kontxo, askotan pentsatu dut horren inguruan. Nere ustez teklatua erabiltzea, ordenagailua erabiltzearen sinonimoa bilakatu da telebistan. Zarata egiten du, "handia" da, eta pantailan bere erabilpena erakusteko erreza da. Espainiar telebistetan ere berdina gertatzen da?

Felix Gerenabarrena
Felix Gerenabarrena dio:
2005/10/03 20:27

Horretaz ez naiz orain arte ohartu baina badago beste gai bat ordenagailuekin zerikusia duena. Normalean filme baten mezu bat ordenagailuan irakurri behar badu pertsonairen batek, mezua ez da berehala agertzen pantailan, hizkiz hizki idazten joaten da pantailan. Ez al zarete inoiz konturatu?

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Ba nik ere ez dut gogoan Espainiako telesailetan arratoia erabiltzen ote duten... Norbait akordatzen bada...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.