Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Canal Euskadi, pornografiaren aurka.

Canal Euskadi, pornografiaren aurka.

telezaborra 2005/07/17 01:09

...edo zehatzago esanda, nerabeek pornografia kontsumitzearen aurka.

Zuek ez duzue jakingo, bestelako zinema jarraitzen baituzue, baina hemen nauzue informazioa zabaltzeko. Canal Euskadi n, ostiral eta larunbat gauetan Cine X ematen dute.

Primeran, oso ondo. Ez naiz kexatuko.

Baina arazotxo bat dago. Audioa oso baju jartzen dute. Beraz, txortaldia entzun ahal izateko, telebistaren bolumena topera jarri behar duzu.

Felatioa gehiegi luzatzen ari da, apur bat aspertzen zara, eta zapping egiten duzu. Tele5 jartzen duzu, baina ahaztu egiten zaizu bolumena topera zegoela, beraz.... kristoren zarata. Gaueko 2ak. Familia guztia dantzan.

Ni bakarrik bizi naiz, eta ez dut inor esnatuko. Baina gurasoekin bizi diren pajeroek, nahigabe gurasoak esnatu, eta jaia bukatu egiten zaie.

Zorionak Canal Euskadiri. Pornoa kontsumitu nahi duenak ez dezala gurasoen etxean egin.







etiketak: zaharrak
radiomakuto
radiomakuto dio:
2005/10/03 20:27

aizu, telezaborra jauna...Gasteizen zer egin behar da Canal hau konektatzeko? pornoa ematen badute, sekulako programazioa izango du eta Txetxu Ugalde agertzen denez (beraine web orrialdean ikusi dut), kalitatea sekulakoa izango da, ez dut dudarik... Orduan, telezaborra jauna, eman argibideak kanal hau nire etxean izateko!!!

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Canal Euskadi, Euskatelen zuntz optikoarekin bakarrik ikus daiteke. Programazioari buruz... zer esan....

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Betidanik pornoa bolumena kenduta ikusi izan dut. Ez dakit zergatik... Canal Euskadiri dagokionez, egundoko kaka zaharra da nere iritziz. Egunen batetan, Telezaborra jauna, kate honen inguruan hitzegin beharko zenuke. :-)

Felix Gerenabarrena
Felix Gerenabarrena dio:
2005/10/03 20:27

Beti dago aurikularrak jartzeko aukera. :B

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

"televisión de futuro"? Kaka zaharra!!!

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

bueno, ba bolumena kentzea izan daiteke beste aukera, nahiz eta pertsonaien arteko elkarrizketa mamitsuak galduko genituzkeen... ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.