Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Rolling Pizza

Rolling Pizza

telezaborra 2005/07/19 07:10

Denbora asko pasatu da azken (eta bakarra) Rolling Pizza jan nuenetik. Ahaztuta neukan, baina asteburuan Pizza Hut-en propaganda ikusten ari nintzela, pizza hori oraindik eresaltzen dutela ikusi nuen.


USAko izena Stuffed Crust omen da.

Irudian ikus daitekeenez, una pizza con un aro de queso horneado en el borde. Hori da pizza honen ezaugarria.

Ideia bikaina dela pentsa dezakegu, baina niretzako ez. Gogoan dut zer gertatu zitzaidan:

-Hasieran pizza osoa bero dago, ezin duzu jan hoztu arte.
-Pizza hoztu egin da, jaten hasten zara, baina bordea bero dago oraindik. Ahoa erre egiten zaizu.
-Denbora asko pasa da, baina borde ko gazta estalita dagoenez oso bero jarraitzen du.
-Azkenean bordeko gazta hoztu egin da.
-Baina... badakizue nola geratzen den gazta hori hoztean? Masa nazkagarria da, jan ezin daitekeena.
-Azkenean pizza osoa jaten duzu, bordea k izan ezik.

Probatu al duzue Rolling Pizza inoiz?









etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ba nik ez dut probatu... izan ere telefonoz pizza eskatu dudan guztietan Telepizzara eskatu baitut. Bide batez, Bilboko Santutxu auzoko Telepizzeroek ez dituzte 10 xentimoetatik beherako txanponak erabiltzen! 5 xentimo itzuli beharko didaten hurrengoan, pizzeroa lepotik heldu eta ez dut alde egiten utziko! Gertatu zaizue antzekorik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.