Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / El Neng

El Neng

telezaborra 2005/08/03 05:00

Bitxia da gero El Neng pertsonaiarekin gertatu dena. Ezagutzen ez duzuenontzat (non bizi zarete??!!) Buenafuenteren programatik sortutako pertsonai bat dela esango dizuet.



Makinero, pastilero eta tuning-zaleez trufatzeko asmoarekin jaio zen El Neng. Tipo horien konportamendua barregarria uzteko asmotan. Burugabeak, eroak, subnormalak.... Dantza arraro bat ere sortu zuen.

Baina El Neng ek erabateko aldaketa izan du. Beraien gainean barre egitetik, bere ikonoa izatera pasatu da.

Makineroei El Neng gustatzen zaie. Miresten dute. Maite dute. Beren dantza egiteko modua parodiatu nahi zuen, baina orain beraiek dira El Neng bezala dantza egiten dutenak.

Diskoa bat ere atera egin dute.



Uztaileko mezuak, hemen .







etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

ni crazy frog berarekin baino segapotoetarako logo, doinu eta txorakeriekin nago nazkatuta. Hainbesteko irabaziak sortzen al dituzte ba? enfin...

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Hau moda txiki bat baino ez da. Bere garaian Chiquito de la Calzada bezala. Hemendik urte batzuetara ez gara gogoratu ere egingo "El Neng-ekin". Bestalde, "¡Qué pasa Neng!" esaldi hau benetan gogaikarria bilakatzen ari da. Egunero birritan entzun daiteke gutxienez, umeak inguruan izan ezkero. Bide batez, inori ez al zaio gogaikarria iruditzen ari "Crazy Frog-en" abestia? Telebistan uneoro entzuteaz aspertuta nago.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

ni, egia esan, "beldurtuta" nago kontu honekin. Horrelako pertsonaia bat imitatzeko bide hartzen badute belaunaldi berriek... a ze eredua!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Hain zuzen ere, "Crazy Frog-en" jatorrizko abestia, tipo batek Formula 1-eko soinua imitatuz interneten zintzilikatu zuen mp3 bat zen. Gero, Erresuma Batuko DJ batek mp3 hori "Superdetective en Hollywood-eko" abestiarekin nahastu zuen, eta hortik sortu zen gaur egun ezagutzen dugun "Crazy Frog" abestia.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Inork esaten ez duena zera da: Crazy Fog horren musika Superdetective en Hollywood pelikularen soinu banda da. Ez dakit hemendik hilabete batzuetara El Neng-ekin akordatuko garen, baina Chiquitoren konparatzea.... Urte asko pasatu dira Chiquito ezagutu genuenetik, eta bere esaldiak oraindik ere asko entzuten dira. No puedooooooooooooooooooooorl

oihu
oihu dio:
2005/10/03 20:27

Ze gehio nahi dezu, telezaborra? Tunero nazkagarrietaz beste guztiok parre egin ahal izateko pertsonai bat sortzen dute, ta sunormal hoiek pentsatzen dute beaiei egindako homenaje bat dala!!! Badirudi subbuferrek garunari kalte egiten diotela...

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Egundoko negozioa da segapotoena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.