Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Mobilak kontzertuetan

Mobilak kontzertuetan

telezaborra 2006/09/19 15:37

Orain gutxi Amor, Secretos y Sexo telesaila (The OC bezain teen, baina Sensación de Vivir baino aspergarriagoa) ikusten ari nintzen Cuatroºn, protagonistak kontzertu batean zeuden, musika-taldea balada bat jotzen ari zen eta publikoak zer aterako eta mugikorrak!!! Denak telefonoekin, inork ez zuen metxerorik atera giroa sortzeko. Oso bitxia iruditu zitzaidan, baina pentsatu nuen gidoilarien txantxa izango zela.

Baina gaur TuExperto bloga irakurri dudanean harrituta geratu nahi. Mugikorra edukitzeko 10 arrazoi eman dituzte, eta laugarrena hau zen:

Ya no hace falta llevar mechero a los conciertos . Un objeto en clara decadencia. Ahora puedes sacar el móvil en las canciones lentas.

Aspaldian ez naiz kontzertu batera joan, baina hau egia da? Ez da oso kutrea?

etiketak: telebista
Michael Landon
Michael Landon dio:
2006/09/19 21:33

Egia da bai, Ente jauna. Txiskeroa atera eta troglodita bat zarela pentsatuko dute albokoek. Edo zure azken kontzertua Paco Ibañezen hura izan zela.

Jon
Jon dio:
2006/09/30 16:21

Duela urtebete Bilbon Guru-ren kontzertuan nintzela, Guruk berak eskatu zuen jendeak mobilak ateratzea abesti batean, nahiko kutrea iruditu zitzaidan, baina dirudienez jendeak ez zuen ondo ulertu Gururen eskakizuna, txiskeroak atera baitzituzten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.