Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Hiru ohar

Hiru ohar

telezaborra 2006/09/13 20:31

Azken boladan telebistek iragarkietara joateko estrategia bitxia hartu dute. Volvemos en 2 minutos, horrela publizitatea zenbat luzatuko den esaten digute. Gaia ondo aztertuta edukiko dute, baina nago metodoak ez duela oso ondo funtzionatzen. Iragarkiek zenbat iraungo duten ez badakit, zapping egin arren behin eta berriz itzultzen naiz kate horretara saioa berriro hasi ote den ikusteko, eta nahigabe ere iragarki batzuk begiesten ditut. Baina kartelarekin ez, badakit 2 minutu ditudala beste kateetan zer dagoen begiratzeko, eta ez naiz lehenago bueltatzen.

Betiko gaia, baina aipamena merezi du. Udako ETB1eko programazioa penagarria izan da. Pailazoak, dubidubiduba Betizu Kluba, Wazemank errepikatuta, MHLZ errepikatuta,... Tourreko etapen gaueko errepikaldiak baino ez ziren falta.

Irailak 11. 5 urte pasa badira ere, ez naiz aspertzen egun hartako irudiak ikusten. Krudelak, baina ikusgarriak. Hegazkinak eraikinetan sartzen, dorreen erorketa, Famous Pizzaren kartela hautsak irensten duenean...

etiketak: telebista
Imanol
Imanol dio:
2006/09/15 19:12

Niri alderantziz gertatzen zait iragarkien kontu horrekin. 2 minutu iraungo dutela esaten badute, ez dut kateaz aldatzen, badakidalako zapping eginda distraitu eta jarraipena galduko dudala

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.