Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Ihauteriak

Ihauteriak

telezaborra 2006/02/27 11:51

Amaitu dira ihauteriak. Mozorro onak ikusi ahal izan ditugu, baina urtero bezala mozorro rekurrenteak ugarienak izan dira. Tipikoak, prestaketa gutxi eskatzen dutenak.

  • Puta. Edo emakumez mozorrotzen diren mutilak. Erreza eta kutrea. Amaren arropa zaharrak, globoak bular haundiak egiteko eta ezpain gorri-gorriak.
  • Punkia. Osaba makarrari armairuan daukan txupa zahar bat eskatu behar diozu. Gero praka beltzak lortu behar dituzu. Ilea urdiñez tindatu, eta mozorroa daukazu.
  • Lotia. Azken unean egiteko mozorroa. Pijama, etxeko zapatillak eta burukoa. Bai, kartzela merezi duzu irudimen gutxi edukitzeagatik.... eta alferra zarelako. Baina gutxienez ez zara mozorrotu gabe aterako.
  • ONCEren saltzailea. (Nirea). Gabardina, betaurreko ilunak, makila eta kupoi batzuk. Hau ere sinplea da, baina gezurra badirudi ere, funtzionatzen du.
etiketak: bestelakoak
jon
jon dio:
2006/03/07 04:47

Ihauteriak, aratusteak... karnabalak dira ezta? Hor atzean "carne" dago, kristauen zentzu debekatu horretan. Edo beharbada mundua jirarazten ardatza ere bada, badakizue Freuden gisan, sexsexsexsexsex... zein da jaiaren azken helburua? Ondo pasatu eta blablabla... baina parranda polita egin eta ligatzea da konpletoa, ez? Bada, ligatzeko aukera ematen dutenei erreparatu, aspaldion batzu-batzuk ikusi ditut. Gero norberaren jarrera eta abilezia ere behar dira, of course, baina mozorroak bultzadatxoa egin dezake. Adibideak:

  1. - Aingeru jantzia, Cupidoren geziak hartu eta adiestroysiniestor bota geziak, ziur norbaitengana iritsiko zarela. 2.- Hippyarena deskarauagoa da, maitasun librea aldarrikatu eta tabernan musu eske hasi, peace, love eta muxu bat. Ea ba ligatzeko zein beste mozorro izan daitekeen egoki, datorren urterako baino ez bada ere.
Dies
Dies dio:
2006/02/28 12:26

Betiko bi mitikoak falta dira, mexikano eta indio. Horrela jaztea debekatuta egon beharko zen!

radiomakuto
radiomakuto dio:
2006/02/27 18:28

Orduan zu zinen nire alboan zegoena taberna kutre baino kutreagoan "ultimos para hoy" esanez gaueko 4retan? A sus pies, Telezaborra jauna, a sus pies...

radiomakuto
radiomakuto dio:
2006/03/15 13:05

Gixorik zabiltza? Oso lanpetuta? Ideiarik ez? Ematen duzu egun guztia risk jolasten? Atzerrian zaude? ez duzu konexiorik etxean? Ez dituzu oradintzen euskaltel-en agiriak? Hondatu zaizu ordenagailua? Mesedez, idatzi zer edo zer...

radiomakuto
radiomakuto dio:
2006/03/31 16:34

alferraaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!! alferraaaaaaaaaaa!! alfer hutsa zara!!

Momo
Momo dio:
2006/04/26 13:10

Beharbada telebista ikusteari utzi dio...Maybe.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.