Humor Amarillo Cuatroºn
Cuatrokoak Humor Amarillorekin tronpatu direlakoan nago. Ez, ez nago erotuta, Humor Amarillo atsegin nuen. Baina orduan 14 urte nituen. Amonak horiek txorradak zirela zioen, berak udaro Gran Prix-a iresten duen arren. TeleCincori TeleCirco esaten zioten, edo TetaCinco. Programazioa horrelako programekin osatzen zuten: Pressing Catch, La 5ª Marcha, albistegirik ere ez zegoen... Pantalla Amigaren urrezko aroa.
Horregatik ez dut ulertzen zergatik berreskuratu duen Cuatrok Humor Amarillo. Ez dator bat kateak zabaldu nahi duen irudiarekin. Hau ez da telebista kate moderno eta berritzaile baterako saioa. Berritzailetik ezer gutxi dauka. Modernotik are gutxiago. T5ren garaietan ez ginen konturatzen, baina saiaren kalitatea oso apala da. Irudiaren definizioa txarra da, iluminazioa ez dakigu existitzen ote den... Lehiaketaren funtzionamendua ezagutu gabe jarraitzen dugu. Hau guztia gutxi ez, eta programak zuen onena aldatu dute, aurkezle bikotea. Humor Amarillo ondo zegoen oroimenean gordeta.
Ez dakit zergatik, baina telebista/irratsi saio bati buruz hitz egiten denean "fresko" definizioa irakurtzen/entzuten dudanean, ilea laztu egiten zait :P