Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Gauza bat argitu

Gauza bat argitu

telezaborra 2006/02/20 23:18

Iparragirre Sariei buruz idatzi nuena ez zitzaion gustatu irakurle bati, eta erantzun hau idatzi zuen blogean:

Tamalez ez zarete enteratu sari hauek zela ematen diren. Eusko Ikaskuntzari dagokionez Radio Vitoriak aurkeztu eta ETBek eman dio hamar urteren buruan astero burututako lan serioa gatik. Etzaizue iruditzen gizarteko jendeak bolondreski inongo ordainik jaso gabe asteroko programa kultural bat eustea nahikoa merito? Gizartearen partehartzea hainbeste aldarrikatzen den sasoiak hor adibide polit bat. Ordua txarra dela ? denok dakigu horrelako programa bat prime time-en e zdutela ipiniko eta hala ere Eusko Ikaskuntzak eutsi egin dio, ez al zaizue benetan polita iruditzen?

Bidaltzailea: iñaki . Noiz: 2006.02.19 21:32

Nik ere erantzuna jarri nuen:

Nik ez dut saioaren edukia epaitu, besteak beste saioa ez baitut inoiz entzun.

Baina EiTBkoek esaten dute saria entzuleek ematen dutela, eta hori gezurra da. Hori zen esaten nuena.

Bidaltzailea: telezaborra . Noiz: 2006.02.19 23:54

Bera ez da gustura geratu, eta hau esan dit:

Eusko Ikaskuntzari eman diotena Sari berezia da, ez publikoarena. Beste baten zerbait idatzi aurretik eta erantzunari berriro akats berakin erantzun aurretik, enteratu mesedez. Telezaborra dela esan eta norberak blogzaborra egin? seriogoak izan behar gaituk.

Bidaltzailea: iñaki . Noiz: 2006.02.20 12:46

Gauzak argitze aldera, EiTBren webgunera jo dut. http://www.eitb.com/iparragirre/prog_ganadores.asp?hizk=eu

EiTBren prentsa oharra: http://www.eitb.com/iparragirre/nota_prensa.asp?hizk=eu

"Wazemank" umore saioa eta "Pasalo" magazina ETBn, "Hiru Erregeen Mahaia" Txetxu Urbieta eta Kepa Iribarren kirol-tartea Euskadi Irratian eta, Radio Euskadin "Boulevard Abierto. Dialogos en Radio Euskadi" Xabier Lapitzen saioa dira 2005ko Iparragirre sariak jaso dituztenetako batzuk. Horrez gainera, Euskadi Gaztean Marijo Oriak, Ainhoa Urkiak eta Maider Segurolak egaztea.com -en egindako lana nabarmendu dute. Interneten, EiTBko onena Eguraldia izan da eta Radio Vitorian, berriz, "Eusko Ikaskuntza", Jose Maria Velez de Mendizabalen eskutik.

Saio eta eduki horiekin batera, hiru sari berezi ere banatu ditu Euskal Irrati Telebistak. Horietako bat Julio Ibarra iazko azarora arte gaueko "Teleberri" albistegia aurkezten zuen kazetariak jaso du. Beste bi Iparragirre Sariek, bestalde, Ipar Euskal Herriko bi lagunen lana azpimarratu dute: Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiaren jarduna eta Libe Goñi Iparraldeko Ikastoletako lehen andereñoaren ibilbidea.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

 

 

etiketak: telebista
-
- dio:
2006/02/21 01:37

Erabat ados Telezaborrarekin. Iñaki, mesedez irakur ezazu bi aldiz mezuak eta ez zaitez horrela jarri.

Iker
Iker dio:
2006/02/22 14:02

EITBn lan egiten al duzu ala? Edo zeinek agindu dizu zure mezua idazteko?Edo Eusko Ikaskuntzagatik da zure urduritasuna?Beharbada EITBkoei Eusko Ikaskuntzak "zerbait" eman die beraiek sarituak irten eta publizitatea jasotzeko ordainetan?...Guzti honi ere kiratsa dario.

Iker
Iker dio:
2006/02/22 13:56

Ni ere erabat ados Telezaborrarekin.Iñaki, ez zaitez horren urduri jar, guzti honi kristoren kiratsa dario eta. Sari hauek guztiz ustelduta daudela nik (eta beste askok) argi daukagu. Baina ebidentzia argi bat zuritzen saiatzea ere... Nagargarria Iñaki. Umekeria gutxiago eta izan kritikoa; gainerantzekoak ez gara kokoloak eta.

Dies
Dies dio:
2006/02/28 12:27

Niri sari horiek bost axola, baina paint-en egindako kaptura hori... hmmm.. oso ona, jejeje

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.