Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Iparragirre Sariak

Iparragirre Sariak

telezaborra 2006/02/11 00:05

EiTBkoek banatu berri dituzte Iparragirre sariak. EiTB taldeko telebista eta irratietako saioak bozkatzen dituzte ikus/entzuleek. Eta hedabide bakoitzeko programarik bozkatuenak saria irabazten du.

Hori da EiTBkoek saldu nahi digutena. Ez daukat daturik esatera noana frogatzeko, baina ez dut uste saria programarik bozkatuenak jasotzen duenik.

Har dezagun Radio Vitoria, adibidez. Zein izan da aurten Gasteiz Irratian Iparragirre Sariaren irabazlea?

"Eusko Ikaskuntza". Gauetan ematen duten kulturari buruzko programa da. Kar kar kar. Alegia, inortxok ere entzuten ez duen saio bat. Nahi dutena esango dute, baina ez dut uste hori saiorik bozkatuena izan denik.

 

etiketak: telebista
Imanol
Imanol dio:
2006/02/11 16:12

Arrazoi osoa duzula iruditzen zait. Euskadi Gazteako saiorik onena bozkatzeko eskatu eta saria egaztea.com atariarentzako... enfin. Sari hauek ez dute ezertarako balio, autobonboa egiteko ez bada...

Zarautz
Zarautz dio:
2006/02/13 18:20

Aurrekoarekin guztiz ados. Norbere burua saritzeko baino ez dute balio. Nik behintzat ez diot jaramonik egiten.

iaki
iaki dio:
2006/02/20 00:32

Tamalez ez zarete enteratu sari hauek zela ematen diren. Eusko Ikaskuntzari dagokionez Radio Vitoriak aurkeztu eta ETBek eman dio hamar urteren buruan astero burututako lan serioa gatik. Etzaizue iruditzen gizarteko jendeak bolondreski inongo ordainik jaso gabe asteroko programa kultural bat eustea nahikoa merito? Gizartearen partehartzea hainbeste aldarrikatzen den sasoiak hor adibide polit bat. Ordua txarra dela ? denok dakigu horrelako programa bat prime time-en e zdutela ipiniko eta hala ere Eusko Ikaskuntzak eutsi egin dio, ez al zaizue benetan polita iruditzen?

Michael Landon
Michael Landon dio:
2006/02/14 22:10

Iparragirre sariei eta beste hainbat zozketari sinesgarritasun bera ematen diet: zero patatero.

Autobonbo benetan txarra Iparragirre sariena. Izena ere ez dakit zeinek asmatu zuen...

iaki
iaki dio:
2006/02/20 15:46

Eusko Ikaskuntzari eman diotena Sari berezia da, ez publikoarena. Beste baten zerbait idatzi aurretik eta erantzunari berriro akats berakin erantzun aurretik, enteratu mesedez. Telezaborra dela esan eta norberak blogzaborra egin? seriogoak izan behar gaituk.

telezaborra
telezaborra dio:
2006/02/20 02:54

Nik ez dut saioaren edukia epaitu, besteak beste saioa ez baitut inoiz entzun.

Baina EiTBkoek esaten dute saria entzuleek ematen dutela, eta hori gezurra da. Hori zen esaten nuena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.