Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Made in China

Made in China

telezaborra 2005/10/31 10:46

Programak %17,1ko sharea izan zuen. 2.380.000 ikusle. Ez dira datu onak, are gehiago kontutan hartuta lehenago Cruz y Filaren programa egon zela. Honek 25,6%ko sharea eta 4.156.000 ikusle izan zituen. Beraz, ez zen arrastre efekturik izan.

Telebista munduan, %20tik gorako sharea ondo dago. Hortik behera, suspentsoa da. Beraz Made in Chinak datuak hobetu beharko ditu.

Programa ikusterik izan ez nuenez, El Descodificadorren kritikaren lotura uzten dizuet.

etiketak: telebista
newton
newton dio:
2005/10/31 18:46

Nik ikusi nuen eta ez zen gaizki egon. Baina ez da umore gehiegi ostiral baterako? Nik CQC+Made in China konbinazioa egiten dut!

Xantarba
Xantarba dio:
2005/11/07 00:50

Txarra, txarra. Eta hontan ia denak ados gaude: aurreko Vaya Semanita baina txarragoa, aurpegi beraiekin. Diru gehiago dute baina Bainet TV-k ez du maila ematen. Bideo muntaketak adibidez oso urriak eta eskasak.

Egia esan behar badut ezin dut ulertu iaz Terol-ek eta bere ekipo normaltxoak nola lortu zitzaketen izandako audientziak, 30 %eko batez besteko sharea. Moda kontuaz gain, zenbait pertsonaiek harrera oso ona izan zuten: kuadrila, Santxez, Pelanas. Baina beste edozein aktoreekin berdina gerta zitekeela pentstzen dut. Alegia ez direla horrenbesterako aktore hauek.

Mikel Elizegi eta Iñigo Agirre ez zaizkit batere gustatzen, eta espainia mailan ez dut uste arrakastrik izango dutenik.

Carl
Carl dio:
2005/11/02 02:14

Nik be ikusi neban eta nahiko patetikoa iruditu jatan programia.Sketch gehienak batere grazia gabekoak, barrea baino lotsa ematen zuten.Produkzio aldetik nahiko txarto, hainbat akats musika eta irudien artean, Boris Izagirre hitz batean:nekagarria.Bere historia sexualeei buruz betiko tontakeriak esaten,Terolek graziak egiten saiatzen honen sexualitateari buruz,propaganda babua eginez Cuatro kate berriaren gainean,imajina nolako desastrea izan zan platoko mahaia eta dana apurtu zutela, Tele7 edo holako programa bat ematen zuen, pentsa barre gehiago egin nuen Cruz Y Rayaren azken hamar minutuetan Made In Chinaren berrogeitabostetan baino(ezin nuen gehiago). Barrre bat bakarrik bota neban, F.Alonso eta Tele5ko burusoil txikiaren inguruan egindakoa! Apostua:ezetz luzatu Gabonak arte?

patxipollo
patxipollo dio:
2005/11/07 13:36

wazemank askoz ere hobe

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.