Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Made in China eta erabaki txarrak

Made in China eta erabaki txarrak

telezaborra 2005/10/28 00:14

Gaur hasiko da TVE1n Made in China (23.00tan), Oscar Terol & compayren saio berria. Konpetentzia: T5n Cine 5 Estrellas eta A3n ¿Dónde estás corazón? Astelehenean aztertuko ditugu audientziak.

Saioa hasi baino lehen, zalantza batzuk:

  • Zergatik ez da lan-talde osoa Madrilera joan?
  • Badakigu inbidea zeinen txarra den, nola begiratuko diete Madrilera joan direnei?
  • Madrilgoek arrakasta itzela lortuz gero, hemengoak poztuko al dira?
  • Madrilen hutsaren hurrengoa lortzen badute, zer egingo dute ETB kolgatuta utzi duten Terol eta lagunek? Canal Euskadira joango al dira?
  • Baten bat erabaki txarra hartu izanaren sentsazioarekin geratuko da. Eta erabaki txarrei buruz...

  • Jakingo duzuenez, Martes y 13koak hasieran 3 ziren. Arrakasta lortu baino lehen taldea utzi zuena non da gaur egun?
  • Non dago OT ihes egiten utzi zuen TVEko langilea?
  • Zer gertatu zen 1984ko draft-ean Michael Jordan hautatzeko aukera izan arren, beste jokalari bat aukeratu zuenarekin. (Chicagok 3. errondan hautatu zuen Jordan).
  • Ezagutzen al dituzue bestelako erabaki txarrak?
etiketak: bestelakoak
Xantarba
Xantarba dio:
2005/11/01 16:23

Erabat ados honako kritika honekin:

http://elmundo.es/elmundo/descodificador.html

  1. de octubre de 2005.- Chiste escuchado el pasado viernes en el programa Made in China (TVE1, 23.00 horas): "¿Por qué si vemos un niño negro con una pareja blanca la imagen nos parece entrañable y, si vemos un niño blanco con una pareja negra nos parece un secuestro?".

Este chascarrillo, más cerca del racismo que del humor, puede servir para hacernos una idea de la calaña de un programa que debería medir sus bromas en próximas semanas.

Made in China llegaba a la televisión pública avalado por el éxito obtenido por su productora en Euskadi con Vaya semanita, un programa con cierta dosis de ironía e inteligencia. No fue esto lo que ofrecieron en un debú con demasiados momentos de muy mal gusto...

En la entrevista con Boris Izaguirre (vergonzosa promoción del canal Cuatro) el director y presentador de Made in China, Óscar Terol, y uno de sus colaboradores bromearon de forma obsesiva, y reaccionaria, con la sexualidad del venezolano:

"Sabemos que a Boris no le gusta el marisco... que lo que más le gusta es el plátano", "Boris ¿Mantequilla o margarina?"... La entrevista resultó tan desafortunada como un sketch sobre gitanos y otro, que repitieron para cerrar al considerarlo el mejor del programa, en el que un hijo pone un supositorio a su padre con innecesario lujo de detalles ("¿Ya ha entrado? No, es la punta del dedo").

Los telespectadores estamos acostumbrados a que el humor que consumimos tenga colgada una etiqueta: humor inteligente (Buenafuente), humor catalán (Eugenio), humor casposo (Torrente), humor grueso (Barragán), humor infantil (Cruz y Raya)... Me niego a creer que Made in China sea el humor vasco.

Aitor
Aitor dio:
2005/10/29 20:00

Michael Jordan baino lehen 1984ko draftean Houstongoek aukeratu zuten OLajuwon nigeriarra, Ewingekin batera NBAko pibotik onena Malone erretiratu zenetik OŽneal agertu arte. Bigarren lekuan Portlandgoek aukeratu zuten Sam Bowie, 2,15 metroko gizona; bere belaunak ez ziren bere pisua eusteko gauza eta beti lesionatuta egon zen. Draftean lehenengo lekuetan gehienetan gizon haundiak aukeratzen dituzte. Espero dut noizbait - ahalik eta azkarren- Nerea Garmendia eta besteak ETBra itzuliko direla.

Txolintxu
Txolintxu dio:
2005/11/26 16:32

Beherantz omen doa eta aste honetan Made In Chinak oso audientzia baxua lortu duela irakurri dut beste blog batean, programaren etorkizuna kolokan omen dago. Agian benetan erabaki txarra izan zen zenbaitentzat Vaya Semanita uztea.

Komando Martina
Komando Martina dio:
2005/10/28 19:25

Ez dakit nor den, baina EITBn Joseina Etxeberria, irratiko esatari, edo are okerrago, telebista aurkezele bezela sartu zuenak, gogoa lasai ote dauka benetan? Jaungoiko maitea zer egin dugu euskaldunok horrelako zigorra jasotzeko! Ez ote diote Joseinari New Musical Expresseko zuzendari kargua eskeiniko? Ea horrela bakean uzten gaituen! Barka gaitzazu Jauna!

Menda Lerenda
Menda Lerenda dio:
2005/10/28 11:28

Zenbait galdera baino ez: 1- Plato dezente baten alogerak 12.000 € baino gehiago balio omen du egun bakoitzeko. Zenbatean utzi diote Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak Tabacalera eraikina BAINET ekoiztetxeari MADE IN CHINA egin dezan? (Ia musutruk izan dela esaten da). 2- Zergatik hartu da BAINET produktorari uzteko erabakia, baldin eta Tabacaleraren erabilera zehaztuta ez badago eta VAYA SEMANITA egiten zuen PAUSOKA ekoiztetxeari sekulako kaltea eraginez? 3- Zenbat dirutan fakturatzen dio BAINETek TVEri platoaren alogera kontzeptua? (merkatuko tarifak fakturatzen dizkiola esaten da, alegia, 12.000 € eguneko baino gehiago). 4- Jaurlaritzak, Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak ez ote dute horrela zeharka finantzatu Oscar Terol eta VAYA SEMANITAkoen fitxajea? 5-Horrela jokatuz, Jaurlaritzak ez ote dio kaltea eragin bere zainpeko duen ETBri eta Autonomia Elkartean platoak kudeatzen dituen sektore pribatu guztiari?

Hala balitz, eskandalagarria eta praktika guztiz mafiosoa, inortxok ezer esaten ez badu ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.