Los pelaos
Ezagutuko duzue albistea. Los pelaos peñak primitiban 24.923.596,6 € irabazi ditu. Peñako kide bakoitzak miloi bat euro poltsikoratuko ditu.
Nigan sortzen duten inbidia ez-osasuntsua alde batera utzita, albisteak ez du ezer apartekorik.
Baina gaur eguerdian T5ren albistegian ikusi ditut eta harrituta geratu naiz. Denak Alsina Graells autobus konpainiako langileak dira, eta enpresa horren jabe Florentino Pérez omen da, Real Madrideko presidentea. Eta hor agertu da miloi bat euro irabazi dituen pelao horietako bat esanez Bernabeura joan nahi dutela R. Madrid-Barça partidua ikustera. A ver si nos invita el Florentino, que es nuestro jefe, para ver ese partido en el Bernabeú (gutxi gorabehera)
Aurpegia behar da gero! 170.000.000 pezeta irabazi eta telebistan agertzen dira futbolera musu-truk joan nahi dutela esateko. Hori gutxi ez, eta lanean jarraitzeko asmoa omen dute....
Eta gonbidatuko ditu seguruenik. Berarentzat propaganda da horrelako zerbait egitea, zer jatorra, zer enroilatua, zer, zer... zer berri hain ergelak dakartzaten mass-mediek!