Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Oye Jazztel, 4 megas te cuento...

Oye Jazztel, 4 megas te cuento...

telezaborra 2005/10/11 20:34

Bikotekideari, edo lagun bati opari bat egitean oso ohikoa da erregalua kutxa haundi batean sartzea. Kutxa horren barruan beste bat dago, txikiagoa. Honek barruan beste bat duelarik, are txikiagoa... Horrela, azkenean, oparia CD bat izan daiteke, hasieran kutxa haundi-haundia eman badiogu ere.

Goizean postontzian kartazal haundia zegoen. Bidaltzailerik gabe. "Ez ireki 10ak baino lehen" jartzen zuen. Ireki egin dut. Barruan beste sobre bat zegoen. "Gutxiago falta 10etarako" jartzen zuen. Zabaldu egin dut. Horrela beste lauzpabost aldiz. Azkenean, kartazal txikia, eta barruan Euskaltelen propaganda. Konektatu zaitez Euskaltelen 10 MBps-ko abiadurarekin mar mar mar

Azken boladan nahiko erreta nengoen Euskaltelekoekin, kable bidezko abiadura oso atzeratua geratu baita beste konpainiek eskaintzen dutenarekin. Baina gaurkoak konbentzitu egin nau. Euskaltel laga egingo dut. 3 minutu galdu ditut sobre puta horiek guztiak irekitzeko. Nire lagun batek horrelako grazia bat egiten badit, onartuko diot, baina Ardanzaren konpainiari ez.


Agur Euskaltel, kaixo Jazztel...

Suposatzen dut Euskaleteleko bezero guztiek propaganda jasoko dutela, sentitzen dut sorpresa izorratu badizuet.

etiketak: gorrotatzen dut
tranpas
tranpas dio:
2005/10/13 01:18

Aupa Telezaborra! Esan zure blog hau benetan gustoko dudala ta azkenaldian engantxatzen ari naizela!!!!!!! Bestela, kokoteraino euskaltelekuekin ,gustora irakurriko nituzke zure komentarioak Jazztelen konexioari buruz, benga proba ein ta kontaiguzu!!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/13 05:12

Euskaltelen publizitatea ezinhobea da. Egundoko lana egiten dute publizitate fina egiteko.

Zerbitzuari dagokionez, denek gutxi gora behera berdina eskeintzen dutela uste dut. Hortaz... es espero aldaketa iraultzaileerik Telezaborra. ;)

Imanol
Imanol dio:
2005/10/12 00:05

Euskaltelekoek publizitatean jartzen duten gogoa jarriko balute kalitatezko zerbitzu bat ematen... urte erdi daramat herri telebista kable bidez ganoraz ikusi ezinik; kexatu eta pare bat hilabetera erantzun didate ea momentuan ondo ikusten dudan galdetuz. Nik, momentu horretan baietz, baina irregular xamarra izaten zela. Telebista katearen arazoa zela esan zidaten orduan (erantzun erraza, baina ez zuen espero bertan lan egiten nuela esango nuenik). Oraindik orain, ez dut telebista katea hori ondo ikusten. Enfin! Jazztel Zarautzera iritsiko ote da??

hakim
hakim dio:
2005/10/12 11:15

Jazztelera pasa aurretik irakurri zazu tipo honek (http://elteleoperador.blogspot.com/2005/08/jazztel-no-llega-casa.html eta aurrekoak) jazztelekoekin izan dituen gorabeherak

Gari
Gari dio:
2005/10/12 11:57

Ez espero marabillarik. Nik uste dut zerbitzu guztiek dutela atzeko aurpegi ilun bat.

Nik Euskaltelekin jarraitzen dut Telefonica-rekin hainbeste urtetan metatutako malaletxea ordain arazteko, baina hasieratik ikusi nuen ez zirela hobeak. Egunen batean ere utziko ditut mendeku hartzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.