Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / ...eta edateko zer hartuko duzue?

...eta edateko zer hartuko duzue?

telezaborra 2005/10/09 23:03

Lagun arteko afaria. Mundu guztiak ardoa edaten du. Ez dakit nongo erreserba bat ekarri dute. Oso ona omen da. Hala ere, niri Coca-colarekin afaltzea gustatzen zait. Bueno, ba beti egongo da baten bat kultura gastronomikorik ez duzula aurpegiratuko dizuna.

-Hau bezalako afari ederra eta zuk ostia hori edan behar duzu!!!

Norbaitek ez badu inoiz irakurtzen, ezta Marca ere, inork ez dio ezer esango. Baina horrelako afarietan Coca-cola edaten baduzu...

etiketak: gorrotatzen dut
o
o dio:
2006/01/30 18:36

arrazoi osoa daukazu nik ere ez dut alkolik eraten logurea sartzendidalako ez nere amak ez edateko esaten zidalako.Bakoitzat billatu behar du bere disfrute eta satisfazioa hori bai sanoena ura baina hori ere gehiegi bada bat ito egiten da

Mortymer
Mortymer dio:
2005/10/10 13:02

completamente de acuerdo. Ademas hay comidas que no pegan para nada con vino. a saber:

Hay algo mas delicioso que los langostinos de nochebuena acompañados de un tarro de Mayonesa Musa,una botella de Coca-cola de 2 litros y una panera para ti solo?

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/10 14:57

Nik nahiago dut Pepsi, goxoagoa da, azukre gehiago du.

Eta bide batez, arrazoi osoa duzu.

l.k.
l.k. dio:
2005/10/11 01:10

Arrazoi osoa daukazu. Ez edan ardorik (batez ere ona bada)... Gehiago tokatuko zaigu besteoi.

(Bestaldetik oso modan dago ardoaz dena jakitea, zein urtekoa den hobea eta bere ezaugarri guztiak buruz ezagutzea, baina finean askok idearik ez: Koadrilako afari batean hasi ginen Faustinorekin (Ai, Faustino maitea!) Izugarria, primeran somatzen zen bere kalitatea, bere... Jarraitzeko Cune. Ez hain ona (ziotenez) baina edangarria. Gero ardo ona bukatu zen eta sukaldera joanda, han "vino de mesa" delakoaren botila bat aurkitu nuen. Besterik gabe zerbitzatzea kutrea iruditzen zitzaidanez, Cuneren botilan sartu nuen eta etiketa urarekin garbitu ondoren jendeari kontatu nion beste botila bat aurkitua nuen. Ez zen konturatu inor ere. (Ai! Cune ere zein ona zen). Egia hirugarren botila zela, egia "vino de mesa" ez zela hain txarra izango, baina azken finean hitz egin asko baina jakin deus ez.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/11 20:04

oso ona azken hau jejeje. Ni zerbitzari izan nintzen garaian, bi neska gazte afaltzera joan eta ardo txuria eskatu zuten, baina markaren izenez; nagusiak marka horretako botilan beste ardo txuri bat sartu... eta konturatu ere ez ziren egin. Propina eta guzti utzi zuten!

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/11 22:36

:D:D:D:D:D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.