Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / LTBa nire etxera iritsi da

LTBa nire etxera iritsi da

telezaborra 2005/10/06 22:57

1) Asteazkena. Media Markten (berriro ere, ez naiz inozoa) LTB-dekodifikagailu (Lurreko Telebista Digitala) bat erosi nuen. Merkeena, 89€.

2) Etxera iritsi eta instalatu egin nuen. Etxeko antena orokorrarekin konektatu eta kanalak bilatzeari ekin nion. Ez zuen bakar bat ere sintonizatu. Nire etxeko antena komunitarioak anplifikagailu bat behar omen du.

3) Antena teleskopiko kutre horietako batekin saiatu nintzen. Eta orduan bai, 9 telebista kate, 4 irrati sintonizatu zituen. Irudiaren kalitatea, flipatzekoa. DuViDuak bezain ongi ikusten zen.

3) Gasteizen, gaur egun, hartu daitezkeen kateak:
-TVE1
-La 2
-Antena 3
-Canal +
-T5
-ETB2
-ETB1
-ETB Sat (ETBk Españan satelite bidez zabaltzen katea. Gehiena gazteleraz)
-Canal Vasco (ETBk Amerikarako sortu zuen kanala. Gehiena gazteleraz)

Unetxo batez euskaltzale pelmarena egingo dut: ETBk 4 kanal ditu, eta gaztelera jaun eta jabe.

4) Hauek dira entzun daitezkeen irratiak:
-Euskadi Irratia
-Radio Euskadi
-Euskadi Gaztea
-Radio 4 frogak. (Hemen ez da ezer entzuten, baina bitxia da "frogak" hitza euskaraz agertzen baita pantailan. Katalunyan RNEk badauka katalanez emititzen duen Ràdio 4 izeneko katea)

5) Ondorioak:
-Oraindik oso garestiak dira dekodifikagailuak. Gogoan dut orain 3 urte erosi nuen DVDa, 190€.
-Kate gutxi dira. Gutxi barru hogeitik gora izango dira.
-Irudiaren kalitatea oso ona da. Digitala.

6) Ostegunean MediaMarkt-era joan nintzen, eta 89 euroak itzuli dizkidate.

Informazio gehiago, hemen.

etiketak: telebista
telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/13 12:44

telezaborra@mixmail.com

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/07 12:42

Artikuluan ahaztu zait esatea, baina Euskaltelen antenarekin saiatu nintzen, badaezpada, eta hortik ez nuen ezer hartu. Agian beraduago Euskaltel bidez jasotzeko modua egongo da, baina gaur egun ez.

Bitxiena, zera izen zen niretzat. Antena teleskopokoarekin (telebista zaharrek zeukatena) irudiaren kalitate digitala lortu nuen.

erral
erral dio:
2005/10/07 10:31

LTD delakoa ohiko antenaren bidez jasotzen da, ezta? Hau da, nik LTD deskodegailu hori Euskaltelen telebistari lotzen badiot, CNBC, Teletienda eta Canal Euskadi jasotzen jarraituko dut, eta hortik ez da telebista eta irrati gehiagorik etorriko ez? ;)

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/10 14:53

RICARDO GOMEZ: Egia da, hemengo egoera oso ezberdina da. Nahiz eta aldatzen ari den, piskanaka. Zarautzen adibidez, udalbatzarreko alderdi guztietako bozeramaileek euskaraz egiten dute (eta alderdi guztiak daude ordezkatuta).

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/10 14:54

Eta "Canal Natura" ere libratzen da, amonei asko gustatzen zaie. ;)

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/13 05:13

Zure e-maila eman ezkero "Ni ez naiz inozoa" kartelaren argazki bat bidaliko dizut, ikus dezazun nolakoa den Media Market-en euskarazko publizitatea.

Iigo
Iigo dio:
2005/10/07 15:57

>Antena teleskopokoarekin (telebista zaharrek zeukatena) irudiaren kalitate digitala lortu nuen.

Ein? Zelan da posible?!?!? Barkatu ezjakintasuna e? baina nola jakin zenuen digitala topatu zenuela? Ze hala bada, halako kalitatearekin, hortan sintonizatuko ditut etxeko kanalak. Moskatel maiteak hainbesteko promozio eta istoriorekin, eskaintzen digun kable bidezko telebista osti berriaren kalitatea zela eta... KAKA! ...TVE1 ez dut ikusten eta askotan marra horizontalak ikusten dira kanal gehienetan. Euskaltelena bai iruzurra!

erral
erral dio:
2005/12/06 17:45

Osea, deskodifikagailua mundu guztiak bezala erosi behar dugu, ez da Euskaltelen asuntoa. Bueno, digo yo...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/12/01 14:55

Eta deskodifikagailua erosi behar dugu? Zergatik ez dute zabaltzen deskdifikatu gabe?

Imanol
Imanol dio:
2005/10/07 20:31

Euskaltelen telebista (dohanekoa) kaka zaharra da. Antena bidez jasotzen dena baino kalitate eskasagoa du.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/07 19:48

Iñigori:

Ni ere harrituta geratu nintzen, baina zalantzarik ez dut, antena teleskopikoarekin, eta dekodifikagailuaren sintonizatu nituen kanal horiek. Ez nituen antena komunitarioarekin sintonizatu.

Horrela konektatu nituen.

Antena kutrea, RF bidez dekodifikagailura. Eta dekodifikagaitutik telebistara eurokonektorearen bidez.

Alegia, nire telebistara ez zen antenaren seinalerik sartzen.

Ricardo Gmez
Ricardo Gmez dio:
2005/10/07 18:08

Zarautz: zuk ikusi eta entzuten dituzu PP eta PSE-ekoak euskaraz egiten ehuneko altu batean, Katalunyan ikusi eta entzuten diren bezala?

Ba horixe...

Gari
Gari dio:
2005/12/08 22:12

Mesedez, Euskaltelek ez dezala ezer deskodetu! Kontutan izan, horrela seinale digitala gure etxera bertara iritsiko dela. Bestela, igual deskodetzen digute Zamudion, eta handik gure etxeraino analogikoan.

Horrela bada, ekarri dezatela etxera digitalean eta konponduko gara gu deskodetzen.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/12/09 13:49

Gari, baina horrela deskodifikagailua erosi behar dugu. Eta gainera ez du omen du edozeinek balio, beraiek saltzen digutena baizik.

Konponbide bat, bidali dezatela informazioa analogikoan eta digitalean. Horrela nahi duenak deskodifikagailua eros dezake kalitatea hobeagoa lortzeko.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/18 15:10

Bizkaian banatutako paperezko propagandan, inozoa barik, Ni ez naiz leloa da irakurri dudan lema edo leloa, valga la rebuznancia.

erral
erral dio:
2005/10/08 22:51

Imanol, dohanekoa hori esateko modu bat da, ezta? Telebista + Telefonoa = 12 € total, betiko kanalak gehi beste 7 ikusteko. Eta 7 horietatik 2 libratzen dira nire iritziz: Euronews eta BBC.

Bueno, eta etxekoentzat astelehenetan Teledonosti libratzen da, han egoten baita Tito Irazusta realaren penak kontatzen. :)

telezaborra
telezaborra dio:
2005/12/07 03:43

Baina Euskaltelek badu gaitasuna guk deskodifikagailua erabili behar izan ez dezagun. Nahi izanez gero, beraiek deskodifikatu dezakete informazioa. Baina ez dute egiten.

Eta gainera, beraiek saltzen duten deskodifikagailua erosi behar dugu. Deskodifikagailu arruntek ez dute balio. Hori esan zidaten aurreko egunean 1717 telefonoan.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/07 16:57

Bitxia da "Radio 4 Frogak"-ena... RNE Euskal Herrian irrati euskaldun bat sortzeko asmotan egongo ote da Katalunyan bezala?

erral
erral dio:
2005/11/30 22:49

Gaur da LTDa martxan jarri den eguna eta behingoz badirudi Euskalteleko "Canal Euskadik" zerbaiterako balio duela. Orain dela minutu batzuk entzun dute etxean, Canal Euskadi horretan, Euskalteleko zuzendaria hitz egiten eta esan omen du Euskaltelekin telebista dugunok, oinarrizkoa edo digitala, ezer gehiago ordaindu barik ikus dezakegula LTD hori, beti ere deskodifikagailua badugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.