Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Basetxera zertarako

Basetxera zertarako

telezaborra 2005/10/05 01:23

Nire lagun baten teoriarekin bat egiten dut. "Zertara joaten da jendea mendira?" galdetzen badiozu, seriotasunez erantzungo du "altxorraren bila. Mendigoizaleek badakite hor nonbaiten altxor bat izkutatuta dagoela. Hori da igande goizetan esnatzeko duten arrazoia." Azalpenak ez du hankarik ez bururik. Baina igandetan madrugatzea ere ez da erabaki ulergarria.

Antezedente hauekin, eta lo-zakuan lo egiteari diodan nazkarekin, ulertu ezazue esatera noana.

Zer bilatzen dute Basetxeako lehiakideek? Ulertzen dut jendea Gran Hermanora joan nahi izatea. Irabazleak dirutza ederra poltsikoratuko du, lehiakideek soldata politak kobratzen dituzte, eta zorte apur batekin Tele5ren programa batatean entxufatuko zaituzte eta ez duzu gehiago lan egin beharrik izango.

Baina Basetxeakoek? Aurreko edizioetan bidaitxo bat oparitzen zuten. 100 egun (zenbat dira zehazki?) piztiak bezala bizitzen. Dutxatu gabe. Ganorazko janaririk dastatu gabe. Arropa garbitu gabe. Telebistarik gabe. Berogailurik gabe. Baina hori bai, marco incomparablean.

Zenbat irauten duen, eta oraingo edizioan zein den saria, baina Basetxearen webgunean ez dute hori esaten.

etiketak: telebista
Blog TDT
Blog TDT dio:
2006/09/23 02:49

Hola, yo también te leo frecuentemente y también soy de la opinión de lo del logo de telecinco.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/06 18:07

Bueno! Lortu dut azkenean! Unibertsitatean ez zaituzte oso gustuko antza, eta ya.com-eko helbidera sartzen ez dute uzten... ea ba eibar.org-ekin. Basetxeari buruz zer esan... gaur egun telebistan ateratzea saria da askorentzat; berdin du zer egiten, esaten duzun, kontua kamera bat aurrean izatea da. enfin.

Javi
Javi dio:
2005/10/05 22:42

Aunque mi euskera es más bien "parko" te leo a menudo. Te queria felicitar por el nuevo diseño y el cambio de "casa" aunque te queria hacer una crítica constructiva al logotipo: el 5 de telecinco, da un pelin la sensacion de que sólo fueras a hablar de ese canal... bueno, la proxima parada de tu viaje podria ser un www.telezaborra.com suena bien.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/05 21:08

Basetxearen kontu hau, ETB'k beste telebista kateetan arrakasta duten programak kopiatzeko ohituraren ondorio da. Zer espero dezakegu ETB1'engandik? Niri behintzat, bere programazio gehiena bezala, Basetxeak ere guztiz aspertzen nau. Lokartu egiten nau. Basetxea Taberna, esaterako, tamalgarria iruditu zitzaidan.

Ezer berririk ez eguzkipean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.