Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / CSI

CSI

telezaborra 2004/05/04 11:37

Iada ez dut CSI ikusten. Hasieran piloa gustatzen zitzaidan, 2. denboraldiarekin zeharo engantxatuta egon nintzen. Baina zenbat eta kapitulu gehiago ikusi, orduan gero eta gehiago nekatzen nintzen. Eskema bera errepikatzen da kapitulu guztietan, oso sinesgaitzak diren probak erabiltzen dituzte erruduna topatzeko.

“Hara, kotxeak pintura aztarnak ditu”
“Bai ikertu ditzagun”
Eramaten dute laborategira, Greg Sanders -ek probak egiten ditu eta zera esaten die:
“1983. urteko Chevrolet batena da pintura mota hori”
Eta Grissom -ek “urte hartan 100 kotxe baino ez zituen saldu Chevroletek..., begiratu dezagun datu-basean"

Arakatzen dute datu-basean, eta hiltzailea topatzen dute...

Bai ala ez?

Eta horrela beti. Ez dut ukatuko telesaila oso ondo egina dagoela. Errealizazioa primerakoa da, eta denbora pasa ederra da. Baina nik zerbait gehiago eskatzen diot USA ko telesail bati. Gauza txungoak ikusteko badugu españako telesailak, ezta?

etiketak: zaharrak
Raquel
Raquel dio:
2005/10/03 20:27

Has hecho ping y la bitácora ha sido prelistada en nuestro directorio.

Puedes añadir una descripción haciendo click en "Añadir bitácora".

Gracias por tu interés :-)

lo74
lo74 dio:
2005/10/05 13:10

niri gero eta urduriago jartzen nau erabiltzen duten super-snob hizkuntza.

adibidea: "begira zer aurkitu dudan" "zer da" "azetatoa, riminiplastis goma eta oxigenoaren elikagai galdua" "kontxo! hori Cola-Caoa da"

jode, ezin dute hori direktoki esan? ez gara MacGyver!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.