Mira quien baila
Denok ditugu gure perbertsio sekretuak. Nik 2 ditut: zoofilia eta Mira Quien Baila (astelehen gauetan TVE1 n).
Atsegin dut jende ospetusa dantzan ikustea. Romay, María del Monte, Andrés Caparrós ... Astero pieza bat dantzatu behar dute. Samba, rumba, ronck &rolla...
Astebete daukate dantzaldia prestatzeko, eta gero epaimahaiak eta publikoak irabazlea zein den erabakitzen dute. OT bezala, baina dantzarekin.
Aurkezlea Ane Igartiburu da. Corazón de Verano n ikusten dudanean niri ere oso nazkagarria iruditzen zait, baina hemen oso ondo egiten du bere lana. Aurkezle ona da.
Programa txepela eta estupidoa dela badakit, baina jende askok Aquí no hay quien viva ikusten du eta nik ez diet ezetz esaten.
Programak daukan txarrena, juradoan dagoen Teté Delgado . Aktorea omen da, baina beti sarao hauetan sartuta ikusten dut. El Súper telesaila bukatu zenetik, aktore bezala lan egin al du inoiz?
Kontxo, Canal Euskadi ikusten duen bat! ;)