Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Padre de Familia

Padre de Familia

telezaborra 2004/05/08 12:18

Kapitulu bat baino ez dut ikusi. Lagun batek pasatu dit ordenadorean ikusteko. Eta maitemindu egin naiz familia horrekin. Marrazki bizidunak, South Park eta Los Simpsons -en arteko nahasketa bat edo. Oraindik ezin dizuet gehiago esan, hurrengo atalak eskuratzen ditudanean kontatuko dut familiaren gorabeherak...

Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.

etiketak: zaharrak
Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/04 14:12

Ez. Telezaborraren mezu hau 2004ko maiatzekoa da, eta orduan erantzun nion nik. Artxiboak Ya.com-eko atzaparretatik erreskatatzeko lanean, script bat jarri dugu martxan, eta dexenteko lan ona egin du.

Lan ona, baina ez perfektua. Irudi gehienak ez dira ageri. Artikulu orijinalen data gorde da, eta ez erantzunena.

Hortaz, nik 2004ko maiatzean erantzun nuen hau, 2005eko urriko 4ko datarekin agertu da hemen, eta esportazio-inportazio lanen ondoren, Telezaborraren portadan linkatuta agertu ere bai.

Beraz, 2004ko maiatzean, nik ez nekien nor zen Telezaborra. Askoz beranduago jakin nuen. Orain badakit nor den, bai.

eibartik
eibartik dio:
2005/10/04 11:15

Gezurretan ari da gure geek(t)a hau. Kliwoski bat bilakatu zaigu ia ia.... telezaborra promozionaten dihardu han eta hemen, baina horretarako han gauza bat, eta hemen bestea esaten du.

http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/12804

Eibartarrak posta zerrendan, ordea, ezagutzen duzula diozu.... ezta?

Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/03 20:27

Ez dakit nor zaren, telezaborlari, baina zorionak. Uste dut interesa piztekoa modukoa dela zure blog-a. Telebista gustatu eta telebista ezagutzen duen norbaiten profila zenuela esango nuke, baina ez dakit. Edozein modutan, animo. Irakurle bat bederen badaukazu jada.

kalerat
kalerat dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere ikusi ditut kapitulotako batzuk, dena den Simpson da onena niretako. Nahiz eta Futurama ere asko gustatu zitzaidan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.