Asteburuetako albistegiak ETBn
Ez dut ukatuko, astean zehar ETB ko albistegiak, niretzat behintzat, onenak dira. Euskal Herriko zein nazioarteko politika oso ondo ematen dute. Interesgarriak, azkarrak eta eraginkorrak dira. Askotan PNV ren aldera gehiegi lerratzen direla ikusten da, baina hori zoritxarrez arrunta da telebista publiko batean. Zer edo zer faltan izatekotan, Telecinco n izaten duten "enfoke humanoa" aipatuko nuke. Jeje, eta Antena3 eko albiste arraro horiek... beti Telediarioaren amaieran ematen dituztenak.
Baina asteburukoak... zer esan asteburuko albistegiei buruz!! Lan talde guztiak hartzen al du jai larunbat eta igandeetan?! Albiste politikoek pena ematen dute, dena prentsaurreko pare batera mugatzen da. Gero euskal enpresariak goraipatzen dituzten albisteak datoz (higuingarriak), jarraian sailbururen baten azken egitasmoa, aipamen kultural bat... eta akabo fandangoa! Horra hor asteburuetako Gaur Egun ak zein Teleberri ak!
Asteburuetan ere audientzian liderrak al dira?