Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Hiri kondairak.... bai!

Hiri kondairak.... bai!

telezaborra 2004/05/11 10:39

Betidanik gustatu izan zaizkit hiri kondairak ( leyendas urbanas ). Badakizue... norbaitek istorio bat asmatzen du, eta egia balitz bezala kontatzen du... Kondaira asko zabaltzen da, gezurra izan arren jendeak sinetsi egiten duelako. Sinesgarria izateko amarru batzuk erabiltzen dira, adibidez: nire amaren lagun bati gertatu zitzaion, nire lagun baten anaiak ikusi zuen... eta horrelakoak.

Orain gutxi Gasteiz aldean oso ospetsua egin zen M11 rekin zerikusia zuen bat. Esaten zuten Maiatzaren 1etik aurrera Cocacola rik ez edateko Al Kaeda koek ekintzaren egingo zutelakoan botiletan zerbait sartuz. Ricki Martin ena ere asko entzun zen... eta Iturgaitz eta Miguel Angel Blanco ren neskalagunarena.... Internet oso egokia da hiri kondairak zabaltzeko, orain gutxi euskarazko lehena agertu zen, Mikel Laboa atxilotu zutela esaten zuena...

Azken egunotan askotan entzun dut beste bat... nire amonak hala kontatu zidan: "...okindegian emakume batek esan du irratian esan dutela aurtengo udan iazkoan baino bero haundiago egingo duela... tenperaturak 5 gradu altuagoak izango dira eta lehorte itzela egongo da..."

Ez duzue sinesten? Ba nire lankide baten aitak egunkarian irakurri zuen albiste bera....

etiketak: zaharrak
kalerat
kalerat dio:
2005/10/03 20:27

Horrelako kontuak gogoko dituzula... begiratu bat eman honako leku honi, http://www.snopes.com . Ezagutu nuenean niri asko gustatu zitzaidan.

alf
alf dio:
2005/10/03 20:27

in my country (chicago) there are a lot of crazy histories too. i love the basque country and i love the food too much. aupa lo vasco!! viva le comida vasca!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.