Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Zoombados

Zoombados

telezaborra 2004/06/06 11:50

Ostiral gauean, aspaldiko partez, Zoombados ikusi nuen ETB2 n. Saio zaharrak dira, aurretik emititu dituztenak, baina pena merezi dute.

Aktoreak putakume hutsak dira. Biktima limiteraino estutzen dute, kristoren moskeoa harrapatu arte.

Kamareroei egindako bromak dira onenak. Eztabaidan hasten dira eta giroa berotzen denean aktoreak pintxoak apurtzen dizkio, edo horrelako putadaren bat egiten dio.

Orduan biktima ikaragarri sutzen da. Behin baino gehiagotan txantxa moztu behar izan dute biktimak aktorea jo nahi zuelako.

Ez omen dituzte programa gehiagorik grabatuko, zaharrekin konformatu beharko gara.

etiketak: zaharrak
Amaia
Amaia dio:
2008/07/09 15:27

epa! Zoombadoseko bideoak lortu nahi nituzke, broma ikaragarri onak dira, barrez lehertzekoak. zer egin beharko dut?lagunduko al didazue? Milesker!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.