Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / in the tv

in the tv

telezaborra 2004/06/14 11:05

Paulina Rubio k, Ricardito Bofil en neskak, disko berria atera omen du, eta promozio kanpaina abian jarri. Ados, arazorik ez.

Baina aurreko astean gure pantailan izan dugun betekada ez da normala. Espainiako 4 telebista kate nagusietan agertu zaigu. Astelehenean TVE1 ko Carta de Ajuste saioan azaldu zen. Asteartean Antena3 eko UHF n, Canal + eko Lo Más Plus en ere, eta atzo Telecinco ko La Noche de Fuentes en. Agian beste nonbaiten ere azaldu da, horiek dira neure begiekin ikusi ditudanak.

Lau elkarrizketa, eta guztietan gauza berak kontatu zituen. Lauretan hiperaktibo agertu zen, Pocholo ren neska bailitzan...., kokaina?

Gauza jakina da promotoreek ahalegin asko egiten dituztela beren artistak telebistetara joan daitezen. Hori izaten baita promozioa lantzeko biderik onena. Baina ikuslea naiz, eta gauza diferenteak ikusi nahi ditut. Bestelako gonbidatuak bilatu beharko lituzkete gidoilariek.

Portzierto, Miguel Bose rekin gauza bera ari da gertatzen, programa guztietara eramaten dute. Zergatik ote? berte disko bat atera al du ala PSOEren gobernu berriaren eragina?

etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.