Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Maskotak

Maskotak

telezaborra 2004/06/17 11:34
  1. urtetik gora ditugunok, futbol txapelketako eta Olinpiadetako maskotak ezagutzen ditugu. Mosku 80ko Misha hartzatxoa, España 82ko Naranjito , Barcelona 92ko Cobi ... eta beste asko... 86an Espainian Mundobasketa jokatu zen, eta jirafa bat jarri zuten maskota moduan, izena ez dut gogoratzen...

    Baina azken kirol ekitaldietan maskotak desagertu dira. Adibidez, inork ezagutzen al du Atenas 04ko maskota? Eta orain Portugalen jokatzen ari den Eurokopak ba al du animaliren bat umeak dibertitzeko?

    Beharbada maskoten gainbehera hau Play Station eta abarren etorrerarekin gertatu da. Gaurko umeek heroi asko izaten dituzte (Pokemon, Tomb Raider, Ana Rosa Quintana...) eta animali kutre batek ez ditu animatuko. Inork ere ez luke Curro ren joku bat erosiko, 10 eurotan izan arren.
etiketak: zaharrak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.