Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Bakarrik edo

Bakarrik edo

telezaborra 2004/07/28 11:01

Inoiz ikusi al duzue programa hori? Bakarrik edo du izena. ETB1 n ematen dute, gaueko 1etik aurrera. Flipantea da.

Estepan Aldamiz dugu saioaren aurkezle. Bueno, aurkezle ez ezik erredaktore, errealizadore, kamara... dena da bera. Espaziountzi moduko txiki batean dago. Hortik dena kontrolatzen du. Botoi batzuk ditu, eta hortik pintxatzen ditu kamarak, soinua ere horrela maneiatzen du.

Neska bat ere badago, pantaila aurrean agertzen ez dena, eta berak hartzen omen ditu ikusleen deiak. Izan ere hori da saioaren muina. Estepan ek telefonoz hitz egiten du deitzen dutenekin. Batzutan liburuak eta diskak oparitzen dizkie, eta noizean behin abesti bat jartzen du. Baina bera beti pantailan. Planu bat edo beste jarri, bera baino ez da agertuko.

Aukera baduzue, ikusi ezazue... bost minutu baino gehiago ez duzue iraungo. Baina benetan bitxia da irratiko gauza batek telebistan nola galtzen duen ikustea.

etiketak: zaharrak
Giovanni da Firenze
Giovanni da Firenze dio:
2007/10/05 19:03

Abestiaren titulua "Parlez-Vous Français?" da eta Baccara taldeak kantatu zuen Eurovision delako lehiaketan 1978an:

http://www.youtube.com/watch?v=DhKpEZ4N_VU

Taldea, bitxia bada ere, bi neska espainiarrek osatzen zuten, eta, hala zen arren, Luxenburgo ordezkatu zuten aipaturiko kantaldian:

http://es.wikipedia.org/wiki/Baccara

Giovanni da Firenze

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Ez al du norbaitek jakingo programa horren abestiaren tituloa ? Eskerrikasko miren 21/05/200510:55

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.