Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Barrakak

Barrakak

telezaborra 2004/08/03 05:29

Noiz jasoko dute barrakek merezi duten onarpena? Gasteizko jaiak gainean ditugula-eta, beste egunean barraketara joan nintzen. Eta esan daiteke, zorionez, eremu horretan ez dela ezer aldatu. Barrakak berriak ekartzen dituzte urtero, dena modernizatzen da, baina funtsean ezer ez da kanbiatzen.

Dena barraka batetan laburbildu beharko banu, autotxokeak aipatuko nituzke. Gerturatzen zarenean, bakalao musika da jasotzen duzun lehen inpresioa. Topera jarrita. Txun txun tatxun.

Eta barrakan bertan zaudenean... makarrak. Autotxokeak beti izan dira herri zein hirietako makarren bilgunea. Esku batean zigarroa eta bestean bolantea... Hor egongo dira, fitipaldirena egiten neskak txunditu nahian... Eta neskek mutil bat edo beste aukeratuko dute... zenbat eta antz haundiago izan Andy y Lucas eko batekin, orduan eta aukera gehiago ligatzeko....

Ai... autotxokeak... zoragarriak...

Eta gogoratu, kartelak dioen moduan, "está prohibido chocar de frente"


etiketak: zaharrak
Makarra herrikoia
Makarra herrikoia dio:
2005/10/03 20:27

Autotxokeen azterketa benetan bikaina. Makdonalsak bezalakoak dira, denak berdinak!

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Jo, Barrakak. Beti izan dut gustoko horien inguruan sortzen den giro dekadentea, usainak. Fritonga, txisa, garrapinatuak... "Ibilgailuak" baino nahiago ditut tonbolak eta urdaiazpikoak zozketatzen dituen yonkiaren postutxoa. Lastima, urteak igari eta tonbolek pertsonalitatea galtzen hasi. Disney etxearen monopolioa. Ezin inon topatu Txotxona panpina eta Txakur pilotoa. Zer esan trobadoreetaz: Yo kiero una txotxona, ke bonita la txotxona, la txotxona para todos... Haiek bai garaiak haiek!! Txakurtxo pilotoa 03/09/200416:51

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.