Gora Euskadi Lehendakari!!!
Martin telesailaren 3. denboraldia (oker ez banago) laster hasiko da. Noiz edo noiz ikusi izan dut, baina ez zait askorik gustatu. Egia esan, gauza bat izan da telesaila ikusteko arrazoia, edo bi....
Emakumeak Alardera!!! (politikoki zuzena den zerbait sartu behar dut.)
Ez dut telesailaren umorearekin bat egiten . Ez dute nire barre-algarra lortzen. Light xamarra iruditzen zait umore hori, familia osoak lasai ikusteko modukoa.
Jaun eta Jabe k ordea, denboraldi bat besterik ez zuen iraun. Niretzat baina, askoz hobeagoa zen. Elkarrizketa ausartak, argumentu berritzaileagoak, dibertigarriagoa...
Zuek zein nahiago duzue? Edo agian Bi eta Bat ?
Biak ziren onak. Bakoitzak bere momentua izan zuen, baina biak bikainak. Etxean lehendakaria agertzen zenean "hasi da Joselontxo" esaten zuen aitak :)