Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Gora Euskadi Lehendakari!!!

Gora Euskadi Lehendakari!!!

telezaborra 2005/09/15 07:06

Martin telesailaren 3. denboraldia (oker ez banago) laster hasiko da. Noiz edo noiz ikusi izan dut, baina ez zait askorik gustatu. Egia esan, gauza bat izan da telesaila ikusteko arrazoia, edo bi....

Emakumeak Alardera!!! (politikoki zuzena den zerbait sartu behar dut.)

Ez dut telesailaren umorearekin bat egiten . Ez dute nire barre-algarra lortzen. Light xamarra iruditzen zait umore hori, familia osoak lasai ikusteko modukoa.

Jaun eta Jabe k ordea, denboraldi bat besterik ez zuen iraun. Niretzat baina, askoz hobeagoa zen. Elkarrizketa ausartak, argumentu berritzaileagoak, dibertigarriagoa...

Zuek zein nahiago duzue? Edo agian Bi eta Bat ?








etiketak: zaharrak
erral
erral dio:
2005/10/03 20:27

Biak ziren onak. Bakoitzak bere momentua izan zuen, baina biak bikainak. Etxean lehendakaria agertzen zenean "hasi da Joselontxo" esaten zuen aitak :)

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

ZTBn astelehenero ikusgai eta igandetan errepikapena. (barkatu propagandagatik) Imanol 15/09/200522:18

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Jaun eta Jabe izan da ziur aski ETB-k egin duen telesailirik onena. Gaur egun Zarauzko Telebistan botatzen dute noizbehinka. Ah! Jaun eta Jabek 2 denboraldi iraun zuen. Lehenengo denboraldian atalek ordu erdi irauten zuten eta bigarren denboraldian ordu bat. Atalik gogokoenak: Lehendakariak -ametsetan- bakea lortzen duenean eta Bizkaia eta Gipuzkoa arteko guda hasten denean. Bi eta bat ere ondo zegoen baina Martin, ez dakit ba. Ez nau inola ere engantxatu.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Jaun eta Jabek denboraldi bat baino gehiago ez al zuen iraun? Sentsazio hori dut... Edonola ere, zorionez, ZTBn ikusteko aukera dugu berriro. Bi eta Bat ere bota zuten, baina... ez dakit, oroitzapen hobea nuen. Martin ez dago gaizki, baina zuk diozun moduan light xamarra da. Behin Jose Ramon Soroiz-i egindako elkarrizketa bat irakurri nuen, eta berak zioenez ETBk nahiago zuen bi telesail kaxkar egin, bat bakarra eta ona egin beharrean.

Mikel
Mikel dio:
2007/01/30 15:55

Jaun eta Jabek 3 tenporada egin zituen. Itzela zen benetan!! Martinek laugarrena egin du eta ikusleen erantzuna oso ona dela begi bistakoa da. Neri gustatzen zait beintzat!

Telmo
Telmo dio:
2007/02/06 17:23

JAUN ETA JABE, BI ETA BAT, MARTIN... DENAK GUSTATZEN ZAIZKIT. ELENA IRURETA NIRE IZEBA DA ETA NI BERE FAN BAT NAIZ. HEMENDIK BI MUSU BIDALTZEN DIZKIOT, POR MAJA. ONENA ZARA.

Arsenicum
Arsenicum dio:
2007/04/26 22:41

  1. Denboraldi ziren Jaun Ta Jabe? Nik badauzkat 9 edo 10 atal grabatuta baina ETBSaten ez dute ematen orain. Ahal duenak graba dezala! ezin da galdu eta!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.