Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Izorratzen

Izorratzen

telezaborra 2004/08/16 12:21

Olinpiar Jokoak. Atzo jokatu zuen Dream Team ak bere lehen partidua. 20:00ak inguruan izan bazen ere TVE koek diferituan emango zutela banekien, gaueko 1:30etan. Beraz kontuz ibili nintzen emaitza ez jakiteko. Ez nuen irratia entzun eta ez nintzen teletestuan sartu.

Iritsi da ordua. sofan eserita nago, palomitak egin ditut. Programa hasi da... Aurkezlea agertu da zer ikusiko dugun esaten, AEB eta Puerto Ricoren arteko saskibaloi norgehiagoka. Baina bapatean... aurkezle putakumeak, partiduari paso eman aurretik, emaitza esaten du!!!

Oso ondo... partidu bat ikusi nahi dut, diferituan, eta sasi-aurkezle horrek emaitza jakinarazten du partidua emititu baino lehen. Joder!!! Ez da oso erakargarria partidu bat ikustea nork irabaziko duen baldin badakizu.

Eskerrik asko partidua izorratzeagatik.

etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Pazientzia galanta izna duzu lehenagotik emaitza ez jakiten, nik ez dakit agoantatuko nukeen. Gero zer egin zenuen, hau da, ikusi zenuen partidua? Kalerat 17/08/200416:31

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Bakarrik lehen laurdena ikusi nuen, gero ohera joan nintzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.