3. adina eta eguraldia
Ez dakit zuei gertatuko zaizuen, baina telebistan eguraldiari buruzko informazioa ematen dutenean, nire aiton-amonak zoratu egiten dira. Ixiltasuna eskatzen dute, ezin da zaratarik atera. Telebistak bere arreta guztia bereganatzen du.
Gerta daiteke TVE1 ikusten egotea. Jakingo duzuenez, iragarpena eskualdeka ematen dute, Cornisa Cantábrica delakoarekin hasten dira eta Kanariekin bukatu. Beraiei berdin zaie. Dena jakin behar dute. Ez bakarrik Gasteizen izango duguna, Murtziakoa ere bai. Eta gero, jakina, itsasoaren egoera. Interesgarria baino interesgarriagoa Gran Sol eko egoera.
Fenomeno hau ere argi ikusten da Telediario an. Albiste garrantzitsurik ez dutenean, elurte edo euriteen berri ematen dutenean. Neguan askotan ematen dute AEBeko elurteen berri. Hala ere nire irudipena da urtero irudi berberak errepikatzen dituztela. Bueno, ba nire aiton-amonak adi-adi egongo dira pantailara begira. Eta informazio hori bukatzean, hisketan jarraituko dute telebistari kasu pitorik egin gabe.
Zarautz, ez dut uste ezer egin daitekeenik. Eutsi, besterik ez. Gu iritsiko gara adin horretara eta edukiko ditugu gure maniak... Invitado, Radio Vitoriaren eskelen sintonia mundiala, beldurtzeko modukoa... en Radio Vitoria, notas necrológicas...