Canal Euskadi
Azkenean, lortu dut! Ordenadorea erosi dut eta Euskatel en kablea jarri dut etxean. Hemendik aurrera ez dut KZGunera joan beharko artikuluak idaztera.
Kable bidezko telebista ere jarri egin didate, jakina. Eta hor etorri da nire sorpresa. Canal Euskadi izeneko kate bat dago. Oso gutxi ikusi dut, 20 minutu besterik ez. Baina esan behar dut oso bizarroa iruditu zaidala. Al Salir de Clase ren errepikapena, kortinila arraroak....
Ikusiko dugu.
Ados nago Zarautz-ekin, kaxkarra da benetan telebista katea hau. Albistegiei dagokienez, badirudi ikasturte honetan hasi behar zutela emititzen, oso oker ez banago, "euskadi local" izena izango dute gainera. Baina, ikasturtea hasi da eta dagoen arrasto bakarra iragarkiak dira: fijatzen bazarete, "euskadi local" jartzen duen cortinilla baten ondoren iragarki andana sartzen dute, eta gero berriz ere "euskadi local", saioaren babesleak izango balira bezala. orokorrean, telebistaren irudia oso arraroa da; ukitu moderno hori ez dator bat duen programazioarekin. Zerbait berezia egin nahian dabiltzala dirudi, baina erdipurdiko programazioa besterik ez dute lortu. Nabari da baliabideak badituztela, baina ez dituzte aprobetxatzen. Eta bai, humor vasco benetan penagarria da. Negargura ematen du. Imanol 13/12/200415:12