Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak

Telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak

telezaborra 2004/12/13 06:02

Mi Caja Tonta blogari esker ezagutu dut albistea. TV Guide izeneko aldizkariak telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak bildu ditu. Top 100 bat egin dute.

Amerikar baten ikuspegitik egina dago, jakina, baina interesgarria eta bitxia da.

Zerrenda begiratu baino lehen, badakizue zein izango den unerik garrantzitsuena, ezta?

Euskal Herriko ikuspuntutik, nola geratuko zen zerrenda?

Beharbada egin beharko genuke Top 20 bat edo...











































etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Horrela boteprontoan, proposamen batzuk: · Goenkaleren pasarteren bat (oker ez banago, Ginaren ahizpa Arralden agertu zenean inoiz baino ikuslego gehiago lortu zuen). · Esta noche cruzamos el Mississippi programako pasarteren bat: La Venenoren eszenaren bat edo Alcasser-eko epaiketa paraleloa. · Gran Hermano 1: "Quién me pone la pierna encima para que no levante cabeza" edo "pakto" ospetsua egiten dutenean. · TVEko "Hablamos de sexo" eta ETBko Lorena Berdunen programa (Espainia eta Euskal Herriko sexuari buruzko lehenengo programak). · Athletic-ek Txapeldunen Ligarako sailkatu zeneko ospakizunaren inguruan ETBk egin zuen neurrigabeko erretransmisioa. · ETBren lehen emisioa (bi emakume aurkezpena egiten agertzen diren pasarte hori). · 2000. urtearen sarreran La2-ek egin zuen 24 ordutako programazio itzela Munduko herrialde guztietako "kanpaikadak" erretransmitituz. · "Euskal Herria Lau Haizeetara"ko helikopteroaren istripua. · 1998an ETAren suetena adierazteko ETBk programazioa eten zueneko eszenak. · Irailaren 11a eta Martxoaren 11ako atentatuak. Bereziki geratu zait memorian ETB2koek NYn zegoen euskaldun bati egindako elkarrizketan zear dorre bikietako bat erortzen ari zela... "la torre se cae!!!" ohiuka izututa hasi zenean elkarrizketatua. · "Jaun eta Jabe" telesailan, Super Arizko Lehendakariak ametsetan "bakea" lortzen dueneko atala. "Ea bakea lortzen dugun eta Ajuria Eneako mahaia behar-bezala erabiltzen dugun: bazkaltzeko!" jejeje :) · Caiga Quien Caiga programako pasarteren bat. · Telebistako "zapping" programen sorrera. Adibidez, Crónicas Marcianas eta Lo + Plus programen artean egin zuten "zapping-aren zapping-a" eszena. · Politikaren inguruko pasarteak: Zuzenean telebistan Ramón Jauregiren eserlekuan HBko legebiltzarkide batek (Zubimendi?) karea bota zuenean, "espontaneo" bat Teleberriaren estudiotan sartu zenean "AparthEITB" kartel batekin, "Qué te pego leche" edo Ruiz Mateos Superman-ez jantzitako eszena, telebistako kamera zeraman motor-gidaria Roldan-en berebilaren aurka jotzen denean, Arias Navarro "Franco ha muerto" esanez, 1996ko Espainiako hauteskundeetako ETAren bideo ospetsua... eta abar. · Miguel Indurain-ek bere bosgarren Tour-a irabazten dueneko podium-eko eszena. · Iragarki bitxiak: Ziritionea zuen Volkswagen berebila, Airtel-eko "Hola soy Edu, ¡feliz navidad!", "sum, sum, sum, sum, sum, sum, nere aukera da Consum", "leche Pascual... ¡con chocolate!", Pepsi-Coca Cola edo Simon Life-Minud Maid konparaketa iragarkiak (oso gutxi egiten baitira Europan). · Telecinco-ko ("La pantalla amiga") "La máquina de la verdad" edo "Las mamachicho" programaren pasarteren bat. · Carmen Sevilla bere ardiez hizketan edo bere hankasartzeren bat: "txirrindu bat egokitu zaizu!... baina ni helbarria naiz... ze zaletasun ederra!". · "Sorpresa Sorpresa" programan ustez Ricky Martinek neska bati ezusteko bat eman behar zionean, neska honek bere hankartea marmeladaz busti eta bere zakurrarekin "ondo pasa" zueneko ustezko kontakizuna ("leyenda urbana" edo...). Hau ez da telebistako pasarte bat, baina ziur guztiok gogoratzen dugula gertatu izan balitz bezala! · Telebilbao (Teleboina) 2003an Aznar-i (Udal hauteskundeetako hautagaia) egindako elkarrizketa. Beno, niri ez zaizkit gehiago bururatzen. Ea norbaitek zuzentzen dizkidan nik idatzitakoak edo berriak proposatzen dituen.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ahazten nuen!!!! · Chillida eta Oteizaren arteko besarkada.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.