Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Greatest moments of the fucking TV

Greatest moments of the fucking TV

telezaborra 2004/12/14 11:55

Abenduak 12ko post batean gaia atera nuen. Telebistaren 100 unerik garrantzitsuenak. Zarautz izeneko irakurle batek gaiari ondo heldu dio. Bere mezuak hemen egotea merezi du. Lehenbizi bere proposamenak daude, gero nireak...

Zarautz

Horrela boteprontoan, proposamen batzuk:

· Goenkaleren pasarteren bat (oker ez banago, Ginaren ahizpa Arralden agertu zenean inoiz baino ikuslego gehiago lortu zuen).

· Esta noche cruzamos el Mississippi programako pasarteren bat: La Venenoren eszenaren bat edo Alcasser-eko epaiketa paraleloa.

· Gran Hermano 1: "Quién me pone la pierna encima para que no levante cabeza" edo "pakto" ospetsua egiten dutenean.

· TVEko "Hablamos de sexo" eta ETBko Lorena Berdunen programa (Espainia eta Euskal Herriko sexuari buruzko lehenengo programak).

· Athletic-ek Txapeldunen Ligarako sailkatu zeneko ospakizunaren inguruan ETBk egin zuen neurrigabeko erretransmisioa.

· ETBren lehen emisioa (bi emakume aurkezpena egiten agertzen diren pasarte hori).

· 2000. urtearen sarreran La2-ek egin zuen 24 ordutako programazio itzela Munduko herrialde guztietako "kanpaikadak" erretransmitituz.

· "Euskal Herria Lau Haizeetara"ko helikopteroaren istripua.

· 1998an ETAren suetena adierazteko ETBk programazioa eten zueneko eszenak.

· Irailaren 11a eta Martxoaren 11ako atentatuak. Bereziki geratu zait memorian ETB2koek NYn zegoen euskaldun bati egindako elkarrizketan zear dorre bikietako bat erortzen ari zela... "la torre se cae!!!" ohiuka izututa hasi zenean elkarrizketatua.

· "Jaun eta Jabe" telesailan, Super Arizko Lehendakariak ametsetan "bakea" lortzen dueneko atala. "Ea bakea lortzen dugun eta Ajuria Eneako mahaia behar-bezala erabiltzen dugun: bazkaltzeko!" jejeje :)

· Caiga Quien Caiga programako pasarteren bat.

· Telebistako "zapping" programen sorrera. Adibidez, Crónicas Marcianas eta Lo + Plus programen artean egin zuten "zapping-aren zapping-a" eszena.

· Politikaren inguruko pasarteak: Zuzenean telebistan Ramón Jauregiren eserlekuan HBko legebiltzarkide batek (Zubimendi?) karea bota zuenean, "espontaneo" bat Teleberriaren estudiotan sartu zenean "AparthEITB" kartel batekin, "Qué te pego leche" edo Ruiz Mateos Superman-ez jantzitako eszena, telebistako kamera zeraman motor-gidaria Roldan-en berebilaren aurka jotzen denean, Arias Navarro "Franco ha muerto" esanez, 1996ko Espainiako hauteskundeetako ETAren bideo ospetsua... eta abar.

· Miguel Indurain-ek bere bosgarren Tour-a irabazten dueneko podium-eko eszena.

· Iragarki bitxiak: Ziritionea zuen Volkswagen berebila, Airtel-eko "Hola soy Edu, ¡feliz navidad!", "sum, sum, sum, sum, sum, sum, nere aukera da Consum", "leche Pascual... ¡con chocolate!", Pepsi-Coca Cola edo Simon Life-Minud Maid konparaketa iragarkiak (oso gutxi egiten baitira Europan).

· Telecinco-ko ("La pantalla amiga") "La máquina de la verdad" edo "Las mamachicho" programaren pasarteren bat.

· Carmen Sevilla bere ardiez hizketan edo bere hankasartzeren bat: "txirrindu bat egokitu zaizu!... baina ni helbarria naiz... ze zaletasun ederra!".

· "Sorpresa Sorpresa" programan ustez Ricky Martinek neska bati ezusteko bat eman behar zionean, neska honek bere hankartea marmeladaz busti eta bere zakurrarekin "ondo pasa" zueneko ustezko kontakizuna ("leyenda urbana" edo...). Hau ez da telebistako pasarte bat, baina ziur guztiok gogoratzen dugula gertatu izan balitz bezala!

· Telebilbao (Teleboina) 2003an Aznar-i (Udal hauteskundeetako hautagaia) egindako elkarrizketa. ( Telezaborra ren oharra: hau egia al da??!!)

· Chillida eta Oteizaren arteko besarkada.

Beno, niri ez zaizkit gehiago bururatzen. Ea norbaitek zuzentzen dizkidan nik idatzitakoak edo berriak proposatzen dituen.

Telezaborra

* Super Arizkoren eszena hura gogoangarria izan zen. Politikariak mahaiaren inguruan bilduta... Portzierto, telesail hura mundiala zen. Ikaragarri ona.

* Blancoren hilketa: bere arreba negarrez balkoian.

* Ibarretxek 33 eserleku lortu zituenean: Espainiako kazetarien aurpegiak.

* Lasa eta Zabala: Poliziaren karga aireportuan...

* Tal para Cual: Ramontxu Garciaren esaldi ospetsua "chicos, del revés"

* Telecincoren garai gloriosoetan: Goles son Amores aukeratuko nuke. Manolo Escobar eta Loreto Valverderekin... Y es que goles son, amores... es un programa de televisión...

* Confianza Ciega. Antena 3 eko programa horrek ez zuen batere arrakastarik izan, baina nik inoiz ikusi dudan telezaborrik onena izan da.

* Este Noche: Ezin dugu Rambo ahaztu. Stalone Madridera joan zenean Santiago Urrialde k egin zio elkarrizketa. "Please, can you tell I donŽt feel my legs?"




















etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ez nuen ikusteko "zortea" izan baina Espainiako egunkari batetan irakurri nuen Aznar-ek Teleboinari eskeinitako elkarrizketa. Hona hemen argibide gehiago: · Una televisión local consiguió entrevistar a Aznar durante la campaña electoral: http://www.cineytele.com/supernoticia.php?noticia=8039 · El presidente del Gobierno, en Telebilbao: http://www.emisiones.tv/numero_13/not_local.htm Nere neskalaguna bilbotarra dela aprobetxatuz, benetako "zabor-lokala" ikusteko aukera daukat orain. Lehenengo tokian, Tele7 eta Telebilbao, nola ez. Oharra: Teleboina-ko logotipoari txapela Papa Noel-en txanoarekin aldatu diote.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Zalantzarik gabe "Esta Noche Cruzamos el Mississippi" beste programek eman ezin izan dizkiguten irudi gogoangarriak eman dizkigu. Orain dela gutxi Pepe Navarro "zaldun" izendatu zuten Vocento-ren telebistetako "Los caballeros" programan eta zera esan zuen: "En la televisión en España he tocado techo". Beti gogoratuko dugu Pepe Navarro. Oso oroitzapen gutxi gordetzen ditut Telecinco-ko garai kasposoetatik. Tamalez nere herriko auzo askotan oso berandu arte ezinezkoa izan zen kate hau behar bezain ondo ikustea. Telecinco aipatuz, agian interesgarria litzateke TOP 100 horretan "Qué me dices" programa gehitzea. Programa arros-sentsazionalistetan aintzindaria. Azkenik, "Confianza Ciega" egundokoa izan zen baina motz gelditu zen. Sinesgarritasun falta zuen. Tele-errealitate programetan atzean gelditzen ari gara. Hamarkada honetako tele-errealitatean garai bat markatuko duen programa, Germanian prestatzen ari diren benetako "El Show de Truman" izango da. RTL kateak herri bat erosi du, kamaraz josi, eta "Gran Hermano" erraldoi bat montatuko du. Amaiera datarik gabe.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.