langabetuok berandura arte ikusten dugu telebista
Bai lagunok, hala da, eta horri esker atzo Buenafuente ren lehen programa ikusi nuen.
Lehen inpresioa, ona. Atzoko mailari eusten badio audientzia politak lortuko ditu programak.
Hasiera ederra. Ruiz Mateos en enpresetako langile komiteen iragarkiak parodiatzen egin zuten sketch batekin hasi zuten. Gero Buenafuente ren bakarrizketa bikaina etorri zen. Beranduago elkarrizketa (Antonio Gala), sketch gehiago...
Azpimarratzekoa,
-Gidoia. Oso landua, eta une askotan oso ona.
-Aktoreak. Lehen mailakoak. Gehienak Hommo zapping programakoak dira. Produktora berak ( El Terrat ) egiten du programa hori.
-Dekoratua. Arreglado pero informal. Atmosfera egokia sortzen du.
-Erritmoa. Dena dagokion abiaduran gertatzen da. Sketchak ez dira luzeegiak gertatzen. Hori eskertzekoa da, umore programa gehienetan sketchak luzatu eta luzatu egiten dituzte, izorratu arte.
-Publizitaterik ez. Estopa koak hasi zirenean ohera joan nintzen. Hori 1.30etan izan zen, saioa 0.30etan hasi zen. Ordubetean ez zen publizitate tarterik egon. Imajinatzekoa da hori lehen emanaldirako Antena3 en estrateegia zela, hurrengo programetan ez dut uste hala izango denik.
Laburbilduz, programa oso ona. Suerte pixka batekin arrakasta izanen du eta Sardá popatik hartzera bidaliko du.
Audientzen inguruan, TVInteligente n zera irakur daiteke: En cuanto al otro estreno del día, Buenafuente
logró un resultado aceptable que no evitó otro 36% de cuota para Crónicas...
, ya recuperado de su bajada de tensión de la recta final del año.
Buenafuenteren programa egunero eman behar al dute? Atzo gabean (asteazkena) ere anuntziatuta zegoan...