Imanol Arias subnormala da
La azotea de Wyoming , TVE1 ren programa berria ikusten ari naiz, Buenafuente iragarkietara joan delako. Eta beti izan dudan irudipena baieztatu zait: Imanol Arias subnormala da. Bi perla bota ditu jarraian:
- "..tal y como ha dicho el lehendakari, que el tema hay que arreglarlo a tortas..."
-Gero Gran Wyoming i zera esan dio: "hemendik aurrera Gran deituko dizut, azken hauteskundeetan Wyoming o Estatuan Bush ek irabazi batzuen".
Nire pazientzia bukatu egin da eta kanala aldatu dut.
Ni ere Wyoming'en programa berria ikusten ari naiz. Imanolekin hasi aurretik, esan beharra daukat oso itxura ona duela "La azotea de Wyoming'ek". CQC'ren hasiera berbera dauka eta Wyoming'en betiko izaera "ausarta" jasotzen du bere adierazpenetan. Imanol Ariasi dagokionez, ez nioke nik "subnormala" deituko, baina piskat bitxia bada behintzat. Hona hemen beste perlatxo bat: Eibar eta Brasilgo fabeletako arma trafikoaren arteko lotura salatzeko kanpaina batetan parte hartu omen du. Nonbait poliziak ehundaka milaka Eibarren egindako arma antzeman omen ditu Rio de Janeiroko fabeletan. Bide batez, Imanolek "que el tema hay que arreglarlo a tortas" esan aurretik Wyoming'ek komunikabideetan esaldi hori gaizki interpretatu izana salatu du (antza Imanolek ez du programa hasieratik jarraitu). Eta beno, agerian utzi du ere, Europako Konstituzioa ez ezagutzeaz gain (berak onartu bezala) ez duela Euskadiko Estatutu Politiko berria irakurri ere. Subnormala ez, baina atzera emateko moduko "sasi-progre" bat iruditu zait.