Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Ibarretxek ez du La Noche de Fuentes ikusten

Ibarretxek ez du La Noche de Fuentes ikusten

telezaborra 2005/01/16 12:28

Jakingo duzuenez ostegunean Ibarretxe Madrilera joan zen ZP rekin hitz egitera bla bla bla

Hurrengo egunean La Razón en argazki hau argitaratu zuten.

Ikusten denez, Iba oso gaizki agertzen da, ahul itxura ematen du. ZP berriz goiko aldean, sendo.

Ibarretxek ez du Fuentes en programa ikusten, eta ZP k ondo ikasten du.

ZP k anekdota polita kontatu zuen behin Fuentes en programan:

Lehen aldiz Aznar rekin biltzera Moncloa ra joan behar nuela, Felipe Gonzalez i aholku bat eskatu nion, eta hauxe esan zidan: "ez eman Aznar ri eskua eskailera guztiak igo arte. Eskaileretan zaudenean, berak eskua luzatuko diozu. Horrela argazkietan bera zu baino altuagoa agertuko da. Baina zuk itxaron egin behar duzu. Eta goian zaudenean emango diozu eskua"

Gero ZP k kontatu zuen baietz, Aznar rek hori egin zuela. Baina berak asuntuta oso ondo estudiatuta zeukala eta ez zuela amua irentsi.

Ibarretxek irentsi zuen amua.... ondo gainera.

etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Badirudi Moncloa-k gola sartu ziola Ajuria Eneari oraingo honetan, eta Ibarretxek bere ezak utzi ditu bistan: protokoloa. Baina tira, flan bat izaten duenez...oso pozik egongo da eta gauero ondo lo egingo du. radiomakuto 18/01/200513:28

Gaztelugatxe
Gaztelugatxe dio:
2005/10/03 20:27

Oso ona :-) behintzat Ibak esango du agertzen den bandera bakarra ikurriña dela...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.