Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Aspaldiko oritzapen telebisiboak, hobe beren horretan uztea

Aspaldiko oritzapen telebisiboak, hobe beren horretan uztea

telezaborra 2005/01/19 12:24

Bai lagunok, hala da. Nik sekula ez dut gehigo gozatu telebistarekin telebista pribatuak agertu zirenean baino.

14 urte nituen eta Antena3 eta Tele5 ( Canal + ere bai) etorri ziren erabat zaharkituta zegoen panorama berritzera.

Gehienbat Tele5 k egin zuen hori, izan ere Antena3 k telebistan egin nahi izan zuten irratian egiten zutena. Gauzak horrela, hartu zuten ostia ederra izan zen. Luis Herrero ren albistegi mundialak horren lekuko.

Nire kate kuttuna " tu pantalla amiga " zen, Tele5 . Eguneko 24 orduetan kate hori zegoen nire etxean. Eta programarik onenak, beste batzuen artean Humor Amarillo eta Pressing Catch .

Bada, e-mule erabiliz bi programa horietako zati batzuk bajatu ditut. Eta argi esango dut, koñazo hutsa dira. 2 minututan iada aspertu egin naiz.

Ez ditut gehiago ikusiko, disko gogorretik ezabatu egin ditut. Ez dut nahi nigan sortu zuten lilura desagertzea nahi.

Hobe gure garai pajeroak memorian gordetzea.


etiketak: zaharrak
radiomakuto
radiomakuto dio:
2005/10/03 20:27

dena den, eta baietz esango didazu telezaborra jauna, aspergarria zen egunero edozein unean, bai goizez, bai arratsaldez edo gauez, Aragon jauna ikustea zure kate faboritoan...penagarria zen aro hura, Emilito bere galtzerdi zuriekin...cuidado con paloma que me han dicho que es de goma...hobeto ahaztea!, gure nerabetasuna irudi penagarri horiek pairatzen...vip guay, vip noche...gehiagorik?

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Jajaja "Supermarket". Enrique Simónekin... asko gustatzen zitzaidan... Emilio Aragoni buruz... onartu beharko dut. Garai haietan Milikito gustatzen zitzaidan. VIP guztiak irensten nituen...

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Pressing-catch saioa gogoratzen dut, larunbatetan goizean goiz (je!nola aldatzen diren gauzak) jaikitzen nintzenean ikusten nuela, besterik ez. Humor Amarillo saioa duela gutxi lagun batzuekin ikusteko aukera izan dut, eta zer nahi duzu ba esatea, gogoratzen nuena baino hobea da. Parre batzuk bota genituen. Antena 3 kateaz ez dut ezertxo ere gogoratzen, "supermarket" izeneko lehiaketa bat kenduta... Imanol 19/01/200515:22

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.