Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Kamera ezkutua

Kamera ezkutua

telezaborra 2005/01/25 04:43

Orain egun batzuk Fermin Etxegoien ek aipatu zuen Berria ko bere zutabean... aski da! ezin dugu gehiago jasan ETB1 eta kamera ezkutua.

Inoiz nekatuko al dira? Mr Bean gorrotatzen nuen, baina ditxosozko kamera ezkutuarekin egiten ari direna kriminala da.

Nahiago ditut pilota partida errepikatuak, edo 2. B mailako futbola.

Eta besterik emititzeko esz badute, konexioa egin dezatela MTV rekin.... edo carta de ajuste jarri... baina kamera ezkutu gehiago ez.



etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

Erabat ados nago zuekin. Hasieran bazuen bere grazia. Baina azkenerako nazka ematen dute ditxosozko gag eta kamera ezkutu horiek. Eta gainera, inongo lotsarik gabe erosi moduan emititzen dute, eta gero gainera beste saio batzuetarako erabili, "ero eta bero" saio patetikorako, adibidez. Nazka-nazka eginda nago ETB1ekin.

Pikulitxa
Pikulitxa dio:
2005/10/03 20:27

Ba carta de ajustearena, ni gaztea naiz, baina akordatzen naiz umetan, eguerdian konexioa eteten zuten etb1ean, ez dakit Gaur Egun-aren aurretik edo ondoren izaten zen. Horrela agian jende gehiagok entzungo luke Euskadi Irratia:-)

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ez daukat ETB1 ikusteko ohiturarik, baina zapping egiten dudan bakoitzean hor ikusten dut kamera izkutua edo atzerrian erositako umore gag horiek. Aski da! Lehenago hitzegin izan dugu, baina berriro errepikatu beharrekoa da: ETB1-en programazioa goitik behera aldatu beharra dago. Lotsagarria da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.