Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Teoria Feminista ikastaroa irailean

Teoria Feminista ikastaroa irailean

Egunerokotasunera martxa onean bueltatzeko, Berdintasun eta Lankidetza Ataletik ikastaro interesgarria proposatzen digute Lourdes Mendez katedradunarekin. Ikastaroa gazteleraz izango da. Hemen jartzen dizuegu ikastaroaren inguruko informazio zabala:
Noiz 2009/09/07 18:00
2009/09/28 20:00
Non Okendo kultur-etxea
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 48 14 13
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
TITULUA: Feminismoaren borroketatik eta ibilbideetatik barrena: bozkatzeko eskubidetik Berdintasun legeetara, gizonen eta emakumeen arteko harreman sozialen analisia ahaztu gabe.

DATAK ETA ORDUTEGIA: Irailak 7, 14, 21 y 28 (astelehenak), 18:00etatik 20:00etara


AURKEZPENA ETA IKASTAROAREN HELBURUAK:
70ko hamarkadan mugimendu feministaren hirugarren olatuak Estatu Batuetako eta Europako kaleak hartu zituen; gizonen eta emakumeen arteko harreman sozialak sakon aztertu zituen sexua eta generoaren arteko bereizketa eginaz; eta hala eta guztiz ere, gaur egun gutxi dakigu feminismoari buruz, haren borroka, eztabaida eta lorpenei buruz. Ikastaro honen helburu nagusia hauxe da, feminismoaren beraren eta feministen arteko aniztasuna erakutsi, sarrera moduan baldin bada ere, teoria eta praktika feministen arteko harreman estua kontuan izanik.

LAU ASTE, LAU SAIO:
1. Zer da feminismoa, noiz sortu zen eta zergatik?
2. Emakumea, gizonak, horrela jaio edo horrelakoak egiten dira?
3. Naturala al da sexua eta kulturala generoa?
4. Eztabaida irekiak, lortu gabeko erronkak: instituzionalizatutako feminismoaren mugak

NON EMANGO DUT IZENA?
Idatz iezaguzu helbide honetara: berdintasuna@donostia.org, edo deitu honako zenbakira 943 48 14 13

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: Ikastaroa
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg