Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Sexualitate Periferikoen Inguruko 1. Mintegia

Sexualitate Periferikoen Inguruko 1. Mintegia

Mintegi hauen helburua kolektiboak, senideak, hurbileko pertsonak eta inplikatutako profesionalak hartzaile izango dituen hausnarketa teoriko zein praktikoa hastea/erraztea eta sendotzea da. Mintegien 4 bilkuretara joateagatik, aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango da.
Noiz 2008/11/14 19:30
2008/11/24 21:30
Non Hika-ateneo
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Deskribapena
Gaur egun , lortutako aurrerapenak aurrerapen, ez da erraza suertatzen gure gizartean sexualitateaz argi hitz egitea . Arrazoi organikoak direla ( intelektualak, mugimenezko jarduerenak eta gaitasun sentsorial zein fisikoenak), edo kulturalak direla (praktikak, gustoak edo desioak), sexu-baztertzeaz hitz egiten jarraitu behar dugu. Bi kategori hauek uztartzeak sexu-nortasun ezberdinak daudela pentsarazi ahal digu, identitate periferikoak izendatuko ditugunak, Foucaultek sortutako kontzeptuan oinarrituz, eta kasurik onenean ahaztuak direnak, eta okerrenean aldiz, ezeztatuak.

Bitxia bada ere, errealitate disidente hauen existentziak argi eta garbi jartzen ditu zalantzan egungo sexu-ereduak, heterosexualitate normatiboan eta sexu-organoaren zentralitatean oinarritu egin direnak hain zuzen ere. Eredu hauetan ezinezkoa da imaginatzea osasuntsu edo betetasun-fisikoan ez dauden pertsonak ( adinagatik edo mugimenezko-baldintzengatik) bere sexualitateaz gozatzen sarketara edo estimulazio genitalera jotzeko beharrik izan gabe ( edo bai ).

Mintegi hauen helburua kolektiboak, senideak, hurbileko pertsonak eta inplikatutako profesionalak hartzaile izango dituen hausnarketa teoriko zein praktikoa hastea/erraztea eta sendotzea da.

Egitaraua
I bilera: marko teorikoa eta mastektomizatutako emakumeak
    Hizlaria: konfirmatzeke
    Data: ostirala, azaroak 7
    Ordua: 19.30
    Tokia: Hika ateneo
    Bizi-esperientzi taillera, Queer ekintzak proposatua.

II bilera: marko teorikoa eta hirugarren adina
    Hizlaria: konfirmatzeke
    Data: ostirala, azaroak 14
    Ordua: 19.30
    Lekua : Hika ateneo
    Bizi-esperientzien taillera, Queer ekintzak proposatua

III bilera: marko teorikoa eta ez-gaitasuna
    Hizlaria: Iván González i Bermejo (Gay ezinduen elkartea)
    Data: ostirala, ostiralak 21
    Ordua: 19.30
    Tokia: Hika ateneo
    Bizi-esperientzien taillera, Queer ekintzak proposatua

IV bilera: marko teorikoa eta GIB
    Hizlaria: Mikel Barullo (Ehgam Gipuzkoa)
    Data: ostirala, azaroak 28
    Ordua: 19.30
    Tokia: Hika ateneo
    Bizi-esperientzien taillera, Queer ekintzak proposatua

Plaza-kopurua mugatua denez aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako inprimakia bete beharko duzu..

Onartua izatekotan, edo ez izatekotan, horren berri emango dizun mezua jasoko duzu posta.

Mintegien 4 bilkuretara joateagatik, aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango da.

Mintegien 4 bilerak Bilboko Hika-ateneon burutuko dira.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: Mintegia
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg