Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Sareinak blogaren II. urteurrena

Sareinak blogaren II. urteurrena

Sareinak blogaren II. urteurrena dela eta, “3 idazle, 3 belaunaldi, herri bat” mahai-ingurua antolatu dugu Orereta-Errenteriako Mikelazulo elkartean, martxoaren 13an, arratsaldeko 20etan. Mahai-inguru honetan parte hartuko dute herriko hiru idazlek, hiru belaunaldik: Mariasun Landa, Arrate Egaña eta Eider Rodriguez.
Noiz 2009/03/13
20:00 - 21:30
Non Mikelazulo (Orereta-Errenteria)
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Mariasun Landak ezin izango du etorri, baina, haren testu eta elkarrizketen bitartez hurbilduko dugu gure artera, haren ahotsa eta esperientzia ere present egon daitezen. Idazle hauek bere idazle esperientziaz hitz egingo digute, eta idazle hauen hainbat testuren irakurraldia egiteko ere hartuko dugu tarterik.
Sareinak bloga 2007ko martxoan jarri zen abian. Teoria eta kritika feministaren ikuspegitik literaturara hurbiltzeko helburua du, eta hortaz, hiru bide uztartzeko asmoa du egitasmo literario honek: euskararen unibertsoa, literatura eta feminismoa.

ANIMATU!

etiketak: Mahaingurua
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg