Neguko irakurketa taldea Artelekun
Noiz |
2008/11/28 20:10 2008/12/21 12:10 |
---|---|
Non | Arteleku |
Harremanetarako Izena | Mertxe Tranche |
Harremanetarako Telefonoa | 943453662 |
Hitzordua egutegira gehitu |
![]() ![]() |
Argitaletxeentzat urteurrenak sendabelar desiragarriak izaten diren
arren, Simone de Beauvoir idazlearen bi liburu bakarrik argitaratu dira
haren mendeurrenaren karira. Irudi luke fruitu mikatza ematen
jarraitzen duela hark erein nahi izan zuen egonezinak. Simone de
Beauvoir idazle haren beldur ote gara? Egi deseroso batzuen arrastoa
aurkitzen lagunduko ditugu haren obra berrikusteak.
PROGRAMA
* Lehen saioa. Azaroak 28.
Aurkezpena eta testuinguru historikoa. Irakurketen programa ematea.
* Bigarren saioa. Abenduak 12.- Biografia eta gutunak.
Memorias de una joven formal (Edhasa, 2008)
Cartas a Nelson Algreen (laburpenak, fotokopiak)
América día a día: diario de viaje (laburpenak, fotokopiak)
* Hirugarren saioa. Urtarrilak 9.- Fikzio existentzialisten sortzailea
La mujer rota (Edhasa, 2008).
* Laugarren saioa. Urtarrilak 23.- Saiakuntza ahaztezina
El segundo sexo (Cátedra, 2006)
Parte-hartzeko
interesa baduzu lehenbailehen izena ematea komenigarria da, partaide
kopurua mugatua baita. Horretarako “Irakurketa talderako eskaera”
izenburua duen mezua bidali dezakezu arteleku@gipuzkoa.net
helbidera, bertan zure izen-abizenak, helbide postal eta elektronikoa
eta telefono zenbakia ipiniz, edo bestela, telefonoz deitu dezakezu
943453662 zenbakira.