Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Manifestazio isila Donostian

Manifestazio isila Donostian

Duela bi aste beste emakume bati eraso egin zioten Donostiako kaleetan.
Noiz 2009/02/03
20:00 - 21:00
Non Boulevard-eko erlojuan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

MANIFESTAZIO ISILA

Manifestaziorako deialdia: 2009KO OTSAILAREN 3a, ASTEARTEA
Lekua: DONOSTIAKO BOULEVARDEKO ERLOJUA
Ordua: 20:00
Nork egiten du deialdia: hiritar anonimoek.


EKITALDI AURRETIK IRAKURRIKO DUGUN KOMUNIKATUA:

Duela bi aste beste emakume bati eraso egin zioten Donostiako kaleetan.

Badira bi aste beste emakume batek beldurra eta segurtasun-falta sentitzen duela: bere askatasuna, gorputza, bizia zauritu dute.

Gure hirian oraindik sexu-erasoak gertatzen direla salatzeko, kalera atera gara. Batetik, erakutsi nahi dugu gertakari horiek gaitzetsi egiten ditugula; eta bestetik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu egintza krudel horien biktima izan diren emakumeei.
Ez dugu nahi bortxatzaileen inguruan aurrejuzkuak sortzerik; ez haien sorterriari, maila ekonomikoari, edota egoera sozialari dagozkienak. Orain ageriago badaude ere, denok dakigu horrelako erasoak beti egon izan direla.

Emakume bati eraso egiten zaionean, bortxatu egiten dutenean, bere lagunei, gurasoei, anai-arrebei, emakume guztiei egiten zaie eraso.

Guztion ahalegina eskatzen dugu genero-desberdintasunik egon ez dadin. Izan ere, genero-desberdintasun horrek emakumeekiko errespetu-falta bultzatu eta onartu egiten du.

Zera eskatzen dugu: argi gehiago jartzea, behin eta berriz emakumeontzat arriskutsuak direla erakutsi den guneetan. Eskertzen dugu erakundeek eta ordena-indarrek gure segurtasunaren alde egiten duten lana; baina beharrezkoa da ahalegin hori bikoiztea, gure hiriko gune beltzak eta toki arriskutsuak desagerrarazteko.

Denon ardura da emakumea errespetatzen duen gizartea sortzea; denon ardura da emakumea babestea bortxatzeak dakarren eraso, umilazio eta mugatzetik.

Kalea gurea ere badelako, edozein ordutan.
Merezi dugulako ahul ez sentitzea.
Emakume izateagatik ez dugulako beldurra sentitu behar.

Ez gara isilik geldituko, ez gara ezkutatuko.

Errespetu gehiago, segurtasun gehiago exijitzen dugu.

Eraso gehiagorik ez. Bortxaketa gehiagorik ez.


Eskerrik asko ekintza hau egiten laguntzeagatik.

etiketak: Manifestazioa
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg