"Literatura larrutuz" irakurketa taldea
Noiz |
2009/10/28 19:00 2009/12/09 21:00 |
---|---|
Non | Liburutegia (Donostia) |
Harremanetarako Izena | Iratxe Retolaza |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Koordinazioa: Iratxe Retolaza
Ordutegia: 19:00etan
Lekua: Liburutegia
Irakurgaiak:
Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea
Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana.
Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak
Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa.
Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Irakurgai desberdinen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…
Taldea Euskara hutsean aurrera eramango da.