Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Sareinak / Agenda / Ikastaroa: Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista: eztabaida berriak

Ikastaroa: Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista: eztabaida berriak

Ikastaro honen helburua artearen historia feministaren ekarpen nagusien panoramika aurkeztea da, ikertzaile feministek gizarte zientzien zein gizakienen eraikuntza zuzendu duten egitura sexistak modu libre batean ezagutzeko aurre egin behar dieten arazo teoriko zein politikoak zein diren nabarmenduz.
Noiz 2008/06/26 00:00
2008/06/28 00:00
Non Montehermoso kulturgunea (Gasteiz)
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 945 16 18 30
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista: eztabaida berriak
Partaide-kopuru mugatua. Doako izen-ematea ekainaren 5etik aurrera

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren hasieran, artearen historialari feminista batzuk artistek egindako artelanen balio soziala, estetikoa eta artistikoa eraikitzeko erabili zuten kanona hasi ziren aztertzen. Azterketa horrek, hainbat artista berreskuratzen laguntzeaz gain, artistek eta haien lanek eremu artistikoan garatu zituzten ikerketen areagotzeari esker ireki zituen hausnartzeko bideak.

Baina, artearen historia feministak bezala, ikerketa horiek ez dute oniritzi akademiko nahikoa. Ikastaro honen helburua artearen historia feministaren ekarpen nagusien panoramika aurkeztea da, ikertzaile feministek gizarte zientzien zein gizakienen eraikuntza zuzendu duten egitura sexistak modu libre batean ezagutzeko aurre egin behar dieten arazo teoriko zein politikoak zein diren nabarmenduz.

1. ATALA: ARTEAREN GIZARTE-DIMENTSIOAK: ARTISTAK, ARTELANAK, TESTUINGURUAK
Ann Sutherland Harris, Elisabeth Lebovici, Judith Halberstam.

2. ATALA: ARTEAREN HISTORIA FEMINISTAREN ERAIKUNTZA
Griselda Pollock, Tirza True Latimer, Jennifer Doyle.

3. ATALA: ARTEA, FEMINISMOA ETA ARTE FEMINISTAREN ESTATU ESPAINIARREKO HISTORIA
Estrella de Diego, Ana Martínez Collado, Patricia Mayayo.

Hitzaldietara etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte UPV-EHUko Arte Ederren Fakultateko eta Arabako Kanpuseko Fakultateetako hautapen askeko kredituak lortzeko.

Montehermoso kulturgunea

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

etiketak: Ikastaroa
Aurkezpena

Sareinak

Feminismo literarioak

sareinakABILDUAeibarPUNTUorg